43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARRALDA

Aurrekontuetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1._Kreditu gehikuntza.

1-121-48201 kontusaila. F.N.M.C. (N.U.K.F.) delakoari transferentzia, 7,01 euro.

1-731-225 kontusaila. Elektrizitatearen zerga, 476,73 euro.

1-581-141 kontusaila. Loteak eta zura markatzeko lansariak, 585,42 euro.

1-461-489 kontusaila. Parrokiako elizarako gasolioa, 139,21 euro.

1-121-224 kontusaila. Caser asegurua, udal eraikinentzat, 2.142,28 euro.

1-441-62101 kontusaila. 01-03 Plan Bereziko obren inbertsioa, 504.431,55 euro.

_Finantzaketa.

1-870 kontusaila. Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako, 3.350,65 euro.

1-917 kontusaila. Nafarroako Kutxaren mailegua, 129.691,38 euro.

1-75501 kontusaila. Toki administrazioa: 01-03 Plan Bereziko obrarako dirulaguntza, 374.740,17 euro.

Garraldan, 2005eko martxoaren 4an. _Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.

Iragarkiaren kodea: L0503864