43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I R U Ñ A

Kreditu gehikuntza onetsirik 2004ko ekitaldiko gastu juridikoei aurre egiteko

PLE 05-MAR-03 (8/CP).

Iruñeko Udalak, 2005eko martxoaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldatzea 2005eko udal aurrekontua, 39.578,74 euro bereiziz, 2004ko ekitaldiko gastu juridikoei aurre egiteko.

Egungo xedapenak betetzeko, aipatu aldaketa Udalaren iragarki oholean egonen da ikusgai, Udaletxearen atzeko aldean.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 3an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0503856