43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

537/2005 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko zenbait zerbitzu kirurgikotarako tresnak kontratatzeko gastua baimendu eta dagokion kontratazio espedientea onesten duena.

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Ospitaleko kirurgia zerbitzu batzuetarako tresnak erosteko.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko zenbait zerbitzu kirurgikotarako tresneria erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

_Hasierako prezioa: 43.379 euro, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

_Proposamenen aurkezpena: martxoaren 9 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2005eko ekainaren 2an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), Nafarroako Ospitaleko 848-422105 telefonoa.

Iruñean, 2005eko martxoaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0504747