43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEITZA

Aurrekontuko 2/2004 aldaketa

2004ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko espedientea. Behin betiko onespena.

Leitzako Udalak 2004ko abenduaren 30ean egindako batzarrean, legeak arautzen duen quorumarekin, 2004ko aurrekontu orokorraren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Otsailaren 7an, 2005eko 16. zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkian jendaurreko epearen eta alegazio eta erreklamazioetarako epearen hasiera zehaztu zen.

Nafarroako Toki Ogasunen 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluarekin eta 6/1990 Foru Legearen 284. artikuluarekin bat, alegazio- erreklamazioetarako emandako hamabost eguneko epea igaro ondoren, eta aldaketaren aurkako alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aipaturiko aldaketa behin betiko onetsitzat jo da.

Aurrekontuan behin betiko onartu diren aldaketak hauek dira:

1._Kreditua handitzea.

Gastua : 223 62201: Suhiltzaileak: hobekuntzak 22.025,87.

Finantziazioa: 75507: Suhiltzaileen dirulaguntza 22.025,87.

2._Kreditu-transferentzia.

Gastua: 311 46300: Gizarte Zerbitzu Mankomunitateko kuota 19.373,37.

Finantziazioa: 751 482: Cedernako kuota eta gastuak 13.107,05.

751 22606: Cederna-Plazaola: antolak. gastuak 1.000,00.

613 22703: Katastroaren mantenimendua 5.266,32.

3._Aparteko kreditua.

Gastua: 432 60102: Espaloien moldaketak 21.100,26.

Finantziazioa: 75503: Espaloien obretarako dirulaguntza 21.100,26.

4._Aparteko kreditua.

Gastua: 432 60001: Baserrietako bideen hobekuntzak 32.566,32.

Finantziazioa: 75505: Naf. Gobernuko dirulaguntza bideetarako 26.053,05.

48000: Partikularren aportazioak 6.513,27.

5._Kreditu-transferentzia.

Gastua: 751 13100: Cedernako agentearen soldata 233,48.

Finantziazioa: 751 487: Plazaolako kuota 233,48.

Leitzan, 2005eko martxoaren 3an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0503838