43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

D E I E R R I

2004ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 2., 3., eta 4. aldaketak behin betiko onetsirik

Udalbatzak, 2005eko otsailaren 25eko osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen behin betiko onestea 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko bigarren, hirugarren eta laugarren aldaketak.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Hona hemen onetsitako aurrekontuko aldaketak:

_432.622 Deierriko interpretazio zentroa: 2.360 euro.

_121.621 Kontzejuendako ordenagailuak erostea: 20.000 euro.

_451.22707 Ibarreko kaparetasun exekutoriak mikrofilmatzea: 18.000 euro.

_322.22707 Ibarreko plan estrategikoa prestatzea: 5.479,76 euro.

_461.608 Elizak zaharberritzea: 2.400 euro.

_122.623 Epaitegirako faxa erostea: 1.108,95 euro.

_430.470 Transferentzia, Bearingo hirigintzako hitzarmena betetzea: 3.325,08 euro.

_432.622 Udaletxe zaharra berritzea: 18.000 euro.

Gastuen aurrekontuko kontusail horiek 2003ko aurrekontuko diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko dira, 70.673,79 eurorekin.

Deierrin (Aritzala), 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0503828