43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

B E R A S K O A I N

2005eko karga-tasak

Beraskoaingo Udalak, 2004ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeak xedatutakoa betez:

Ondoko karga-tasak eta tasak finkatzea, 2005eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,27.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,5.

3. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: ehuneko 3.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Ehunekoa: ehuneko 3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: ehuneko 15.

Tasa, obretako lizentzia emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketengatik: hirigintzako txostenaren kostua, Udaleko arkitekto aholkulariak aurkezten duen ordainagiriaren arabera, eta erabakiak prentsan argitaratzeko kostua, indarrean den legeriak eskatzen duenari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beraskoainen, 2005eko otsailaren 15ean._Alkatea, Benito Aquerreta Ecay.

Iragarkiaren kodea: L0503776