43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A M E S K O A B A R R E N

2004. urteko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Ameskoabarrengo Udalak, 2004ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

_Hasiera batez onestea kreditu berezi bat aurtengo aurrekontuan, 13.000 eurokoa, gastuen artean sortutako "313-648 Emakumearen Berdintasun Plana" kontusail berrirako; finantzatuko da Nafarroako Emakumearen Institututik hartu gogo den dirulaguntzaren kargura, 9.600 eurokoa izanen baita, eta 2003ko ekitaldia ixterakoan diruzaintzan gastu orokorretarako geratutakotik 3.400 euro hartuz.

_Hasiera batez onetsitako aurrekontuko aldaketa jendaurrean egotea hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratuta, herritar eta interesatu guztiek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oinarritzat hartuz Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 284. artikuluko 2. puntua eta 276. artikuluko 1. puntua; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 216. artikuluko 3. puntua eta 202. artikuluko 1. puntua, eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikulua, aditzera ematen da espedientea Udal honetako idazkaritzan egonen dela 15 egun baliodunean, bando hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Ameskoabarrenen, 2004ko irailaren 17an._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0503577