43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Enkantearen iragarkia

Iruñeko eremu publikoan izozkien saltokiak paratzeko enkantea dela-eta, Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak, 2005eko apirilaren 1ean eman ebazpenaren bidez, enkante horren adjudikazioa arautzeko baldintzen plegua onetsi zuen.

Enkantearen eguna, ordua eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren eguna arte.

Enkantearen prozedura: ahozko posturen bidez eta ekitaldi bakarrean.

Behin-behineko fidantza: 1.000,00 euro.

Behin betiko fidantza: 2.000,00 euro.

Argibideak eta baldintzen plegua: Hiritarren Babeserako Alorreko bulegoetan, Iratxeko Monasterioaren kalean, 2 zenbakian.

Iruñean, 2004ko apirilaren 1ean.

Iragarkiaren kodea: L0505354