43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Iruñeko Udalaren jabetzako haur jolasen eremuak mantendu eta zaintzeko lanen kontratazioa

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko martxoaren 8an hartu zuen erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako deia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Lehiaketaren izaera: Iruñeko Udalaren jabetzako haur jolasen eremuak mantentzea eta zaintzea.

Lizitazioaren gehieneko prezioa: 120.000 euro urte bakoitzeko, BEZa barne.

Obra edo zerbitzuen hasiera: 2005eko uztailaren 1a, gutxi gorabehera.

Kontratuaren iraupena: 2007ko abenduaren 31 arte.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Baldintzen plegua: Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko udal bulegoetan eskatzen ahal da (Armada etorbidea, 2-9. solairua, 31002 Iruña).

Kontratisten baldintza berariazkoak: zerbitzuetako enpresa kontratistak, O taldea, 5. azpitaldea, A kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguko 8. klausulan aipatuak.

Eskaintzak aurkezteko eguna, tokia eta ordua: 2005eko maiatzaren 9ko 14:00ak arte, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean eta erregistro lagungarrietan.

Agiri teknikoak non eta noiz irekiko diren: 2005eko maiatzaren 16ko 13:00etan, Hiri Kontserbazioko Alorraren bulegoetan.

Agiri ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: 2005eko maiatzaren 26ko 12:00etan, Hiri Kontserbazioko Alorraren bulegoetan.

Behin-behineko bermea: 6.000 euro (hasierako prezioaren ehuneko 2).

Iruñean, 2005eko martxoaren 29an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0505334