43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORTES

Enkantea, makalak landatzekoa den herrilurretako lote bat errentan emateko

Cortesko Udalak plegu itxien bidezko enkantea eginen du, makalak landatzekoak diren 244,20 erregu esleitzeko.

Proposamenak aurkezteko epea _baldintzen pleguan ezarritako ereduarekin bat_ hamabost egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea azken egun baliodunean amaituko da, 14:00etan.

Esleipenaren iraupena izanen da landaketaren erabilgarritasun aldia (hasierako kalkulua, 12 urte).

Enkantearen hasierako prezioa: 7.570,20 euro urtean. Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Cortesko Udalaren bulegoetan eta www.ayuntamientodecortes.com web gunean.

Cortesen, 2005eko martxoaren 29an._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0505151