43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZORDEA

Pinuen oihan enkantea

Batzorde honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du pinuen ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra._3.079 zuhaitz, 916,200 metro kubiko zur lodi eta 634,800 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.701,20 euro.

Proposamenak, behar bezala beterik eta interesatuek sinaturik, Batzordeko idazkaritzan aurkeztuko dira, Zudairin baitago, San Antón karrikako 30ean, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak baino lehenago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Enkantearen baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Adjudikazio hartzaileek adjudikazioaren prezioaren % 4 utzi beharko dute fidantzatako.

Zudairen, 2005eko martxoaren 10ean._Batzordeko burua, Francisco Javier Irurzun Iñiguez.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., NAN zenbakia: .............. (inor ordezkatuz gero, haren izena: ..........), bizilekua: ........., helbidea: ............. Honako hau eskaintzen dut pinuz osatutako lote bakarraren truke: ............ (letraz eta zenbakiz) ............, Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzordeak ......... eguneko ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri duen oihan enkantearen arabera, baldintzak jakin, onartu eta ontzat ematen baititut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0504769