43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B E R R I O B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, Ingurumena kudeatzeko neurri administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta Departamentu Teknikoak urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren arabera tramitaturik, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko martxoaren 7a. Eskatzailea: DINA Distribuidora Ibérica Navarra, S.L. Jarduera: bulegoko materialen biltegia eta arriskutsuak ez diren hondakinen kudeaketa. Tokia: Berriainz industrialdea, 195. nabea, Aitzoain.

Berriobeitin, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0504034