43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

228/2005 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleendako ingelesezko murgiltze-ikastaroak 2005eko udan" izeneko programa kontratatzeko espedientea eta horretarako klausula administratibo eta teknikoen agiria onesten dituena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du "DBHko 5. eta 6. mailetako ikasleendako ingelesezko murgiltze-ikastaroak 2005eko udan" izeneko programaren antolakuntza kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleendako ingelesezko murgiltze-ikastaroak 2005eko udan" izeneko programa antolatu eta egiteko laguntza teknikoaren administrazio kontratua.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta tekniko partikularren agirian adierazten direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bertzenaz, kautoturiko kopiak.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita sei egun naturaleko epean.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Klausula administratibo eta tekniko partikularren agiriak Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuan daude (Santo Domingo kalea, z.g.).

Iruñean, 2005eko martxoaren 23an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0505205