43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

METAUTEN

Hautetsien ordainsariak

Metautengo Barrutiko Udalak, 2005eko otsailaren 11ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2005eko ekitaldirako ordainsari hauek ezartzea:

_Osoko bilkuretara eta zenbait erakundetara joateagatik, hala nola Teder, Jurramendiko Ur Mankomunitatea eta Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea: 70 euro/bilkura.

_Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 30 euro/eguna.

_Informazio batzordeetara joateagatik: 35 euro/batzordea.

_Bide sari eta joan-etorriengatik: bide sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Metautenen, 2005eko otsailaren 28an._Alkate udalburua, Pedro Jesús Oroquieta Nieva.

Iragarkiaren kodea: L0503614