43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E G U E S

Langile finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua

Eguesibarko Udalak, 2004ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Eguesko ibarreko langileetan ondotik ematen direnak funtzionario gisa sartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, ondorio ekonomiko eta administratiboak 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina direla:

RAQUEL IDOATE GIL

VICTORIA GOÑI ORAYEN

JOSE ANTONIO ELIZALDE DE ESTEBAN

IDOIA HUARTE LABAYEN

JOSE MARIA SOLA LEUNDA

MARIANO SOTO BONELL

MARIA TERESA OSTA PETEIRO

ANGEL MARIA ABAURREA ECHARTE

MARIA DOLORES LAZCANO GOMEZ

HELENA ARMENDARIZ SEMBEROIZ

2. Funtzionario horiek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarritako araubideari loturik geldituko dira.

3. Funtzionario bilakatu diren langileek lehenagotik aplikatzen zaitzaien gizarte segurantza eta aurreikuspenen sisteman segituko dute eta halaberean egonen lehenagotik zuten lanpostuan.

4. Langile hauei aplikatzen ahal zaizkien ordainsariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hura garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarritakoak izanen dira.

5. Amparo Zudaire Ansó andreak funtzionario bilakatzeko egindako eskaria ukatzea, lan-kontratudun finko bilakatu baitzen horretarako legez ezarritako prozedura erabili gabe.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, ebazpen honen argitalpena egin eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epearen barnean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Admnistrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan horren eskumena duen organoari zuzenduta, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu ondoko hilabetean.

ERANSKINA

Izen-deiturak: Idoate Gil Raquel. Lanpostua: gizarte langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 1999ko abenduaren 9a. Gradua: 1.

Izen-deiturak: Goñi Orayen Victoria. Lanpostua: arkitektoa. Maila: A. Antzinatasuna: 1996ko ekainaren 13a. Gradua: 2.

Izen-deiturak: Elizalde de Esteban José Antonio. Lanpostua: zerbitzu anitzetako lanpostua. Maila: D. Antzinatasuna: 2000ko urriaren 2a. Gradua: 1.

Izen-deiturak: Huarte Labayen Idoia. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 1998ko irailaren 7a. Gradua: 1.

Izen-deiturak: Sola Leunda José María. Lanpostua: zerbitzu anitzetako lanpostua. Maila: D. Antzinatasuna: 1999ko azaroaren 2a. Gradua: 1.

Izen-deiturak: Soto Bonell Mariano. Lanpostua: lorezaina. Maila: D. Antzinatasuna: 1999ko martxoaren 1a. Gradua: 1.

Izen-deiturak: Osta Peteiro María Teresa. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 1997ko abuztuaren 5a. Gradua: 2.

Izen-deiturak: Abaurrea Echarte Angel. Lanpostua: aparejadorea. Maila: B. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 22a. Gradua: 2.

Izen-deiturak: Lazcano Gómez María Dolores. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 1997ko otsailaren 17a. Gradua: 2.

Izen-deiturak: Armendáriz Semberoiz Helena. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 1985eko maiatzaren 23a. Gradua: 3.

Egues Eguesibarren, 2005eko otsailaren 28an._Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0503603