43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDIGORRIA

Hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita

Mendigorriko Udalak, 2004ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Urbanizazioari buruzko ordenantzako aldaketa, hain zuzen ere ondasun publikoei eragindako kalteen obretan fidantzatako % 10 eskatzeko.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunean, 2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 21ean, iragarkia argitaratu zenetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu eta, beraz, behin betiko onetsi da Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Urbanizazioari buruzko ordenantzako aldaketa, ondasun publikoei eragindako kalteen obretan fidantzatako % 10 eskatzeko.

Mendigorrian, 2005eko otsailaren 28an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0503966