43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ERABAKIA, 2005eko martxoaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesu berezian, kargu horietarako gaikuntza lortzeko hautapen probetan erabiliko diren programak eta merezimenduen baremoak onesten dituena. Prozesu berezi hori Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusi zen.

Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusita dago, legeak indarra hartu eta urte bateko epean, bigarren idatz-zatian zehazten diren toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesu berezi bat hasiko dela, xedapen gehigarri horretan berean ezartzen diren irizpideei jarrakiz.

Bai lehenengo xedapen gehigarri horretako lehenengo idatz-zatian aurreikusita dauden gaikuntza lortzeko hautapen probetako lehiaketaldian, bai hirugarren atalean adierazten diren lehiaketetan, merezimendu baremo batzuk erabiliko dira.

Lehenengo kasuan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 241.1. artikuluan ezartzen denaren arabera, baremoak, oposizioaldiko programen eta ikastaroaren edukiak bezala, Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu.

Lanpostu hutsak betetzeko lehiaketetan, berriz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 242. eta 252. artikuluetan eta urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren zazpigarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari merezimendu orokor batzuk finkatzea dagokio. Gero, toki entitateek zilegi izanen dute merezimendu partikularrak onestea, haien lanpostuak esleitzeko pozesuetan erabiltzeko.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 7. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, Toki Administrazioko kontseilariak, otsailaren 11n emandako 4/2005 Foru Aginduaren bidez, merezimendu partikular horiek bidaltzeko epea finkatu du. Hortaz, beharrezkoa da Gobernuari merezimendu orokorrak igortzea, onets ditzan, toki entitateek merezimendu partikularren gainean balizko erabakiak hartu baino lehen ezagut ditzaten.

Toki administrazioaren ordezkariek programa eta baremoak ezartzeko prozesuan parte hartu dute, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarri bezala. Elkarlan horren ondorioz, Toki Araubideko Foru Batzordeak 2005eko martxoaren 1ean gai horiek jorratzeko egindako bilkuran adostasuna lortu zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesu berezian, kargu horietarako gaikuntza lortzeko hautapen probetan erabiliko diren programak eta merezimendu baremoak onestea. Prozesu berezi hori Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusi zen.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 21ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

E R A N S K I N A

NAFARROAKO TOKI ENTITATEETAKO IDAZKARIAREN GAIKUNTZA LORTZEKO HAUTAPEN PROBETAKO PROGRAMA

I._Espainiako 1978ko konstituzioa.

II_Nafarroako toki entitateetako Administrazioa.

1. Udal antolaketa.

2. Udalerrietako biztanleria eta errolda.

3. Udal mugapea.

4. Izen eta hiriburu aldaketak. Sinboloak.

5. Eskumenak eta nahitaezko zerbitzuak.

6. Araubide bereziak.

7. Nafarroako beste toki entitate batzuk.

8. Toki korporazioetako kideen estatutua.

III._Administrazioen arteko harremanak.

1. Foru Komunitateko admnistrazioaren eta Nafarroako toki entitateen arteko harremanak.

2. Toki administrazioen arteko harremanak.

IV._Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.

V._Herritarren parte-hartzea eta informazioa.

VI._Nafarroako toki entitateen ondasunak.

1. Kalifikazioa, aldaketa, atxikipena.

2. Erosketa, besterentzea eta kargatzea.

3. Babesa, kontserbazioa eta berreskuratzea.

4. Erabilera eta aprobetxamendua.

5. Herrilurrak eta aprobetxamenduak.

VII._Administrazioaren esku-hartzea. Baimenak eta lizentziak.

VIII._Zerbitzu publikoak.

1. Zerbitzu publikoak, zerbitzu ekonomikoak eta ekintza sozioekonomikoa.

2. Kudeaketa moduak.

IX._Nafarroako toki entitateen kontratazioa.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen aplikazio esparrua.

2. Administrazioetako kontratu administratiboak eta pribatuak.

3. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak.

4. Kontratuen esleipena.

5. Kontratuak betearaztea, aldatzea eta etetea.

6. Kontratuak iraungi eta berrikustea.

7. Lagapena eta azpikontratazioa.

X._Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileak.

1. Sartzeko moduak. Mailak eta graduak.

2. Lanpostuak betetzeko moduak.

3. Espezialitateak, beharrezkoak diren eginkizun publikoei dagokienez.

4. Langile kontratatuak.

XI._Nafarroako Toki Ogasunak.

1. Toki ogasunen baliabideak.

2. Udal zergak.

3. Aurrekontu orokorrak. Exekuzioa eta likidazioa.

4. Toki entitateen diruzaintza. Eginkizunak.

5. Kontabilitatea. Urteko kontuen egoerak.

6. Kontrola eta fiskalizazioa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean.

XII._Prozedura eta araubide juridikoa.

1. Interesatuak.

2. Administrazioaren xedapenak eta egintzak.

3. Administrazio prozedura.

4. Egintzak bide administratiboan berrikustea. Nafarroako Administrazio Auzitegia. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateen jarduketak inpugnatu eta kontrolatzea.

5. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoen helburua, Administrazioarekiko Auzien arloko jurisdikzioari buruzko Legearen I. tituluko I., II. eta III. kapituluen eta III. tituluko I. eta II. kapituluen arabera.

6. Zehatzeko ahalmenaren eta zehapen prozeduraren printzipioak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. tituluko I. eta II. kapituluen arabera.

7. Administrazio publikoen, haietako agintarien eta haien menpeko langileen ondare-erantzukizuna, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen X. tituluko I. eta II. kapituluen arabera.

XIII._Lurraldearen antolamendua eta hirigintza.

1. Udal planeamendua.

2. Lurzoruaren hirigintza-araubidea.

3. Planeamenduaren exekuzioa.

4. Eraikuntzaren eta lurzoruaren erabileraren gainean administrazioaren esku-hartzea eta hirigintza-diziplina.

5. Udalen lurzoru ondareak.

NAFARROAKO TOKI ENTITATEETAKO KONTU-HARTZAILEAREN GAIKUNTZA (A MAILA) LORTZEKO HAUTAPEN PROBETAKO PROGRAMA

I. atala

I._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

1. Nafarroako toki administrazioen zerbitzuko langileria. Kontu-hartzailetza.

2. Toki Ogasunak.

II._Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

1. Nafarroako toki ogasunen baliabideak.

2. Udal zergak.

3. Aurrekontua eta gastu publikoa.

III._Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administrazioaren aurrekontuei eta gastu publikoei buruzkoa.

1. Aplikatzeko eremua.

2. Aurrekontuei buruzko espedienteen edukia, aurrekontuen printzipio eta kontzeptuak.

3. Aurrekontu orokorren onespena.

4. Gastuen aurrekontuetako kredituak.

5. Gastuen aurrekontuaren exekuzioa.

6. Aurrekontuen likidazioa.

IV._Irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua, aurrekontuen egiturari buruzkoa.

1. Aurrekontuen egitura aplikatzeko arauak.

2. Gastuen sailkapen funtzionalerako kodeak, eta toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko gastuen eta diru-sarreren sailkapen ekonomikoa.

3. Toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko gastuen sailkapen funtzionalaren edukia.

4. Toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko gastuen sailkapen ekonomikoaren edukia.

5. Toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren edukia.

V._Irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibide Orokorra onesten duena.

1. Nafarroako toki administrazioaren kontabilitaterako sistema.

2. Agiriak eta liburuak.

3. Kontabilitate-eragiketak.

3.1. Kontabilitatea irekitzea.

3.2. Gastuen aurrekontuko kontabilitatea.

3.3. Diru-sarreren aurrekontuko kontabilitatea.

3.4. Ibilgetuaren kontabilitatea.

3.5. Kreditu eragiketen kontabilitatea.

3.6. Beste entitate publiko batzuen baliabideen administrazioaren kontabilitatea.

3.7. Aurrekontuetakoak ez diren diruzaintzako beste eragiketa batzuen kontabilitatea.

3.8. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kontabilitatea.

3.9. Gordailuko baloreen kontabilitatea.

3.10. Agente diru-biltzaileen kontrolerako kontabilitatea.

3.11. Ordena-kontuak.

3.12. Ekitaldi bukaerako eragiketak.

3.13. Aurrekontuko emaitzaren kalkulua.

3.14. Diruzaintzako gerakinaren kalkulua.

4. Sistemak kontabilitaterako dituen beste egitura batzuetako eragiketak.

4.1. Gastuen proiektua.

4.2. Justifikatu beharreko ordainketak.

4.3. Kutxa finkoko aurrerakinak.

4.4. Kreditu gerakinak.

4.5. Diru-sarrerei lotutako gastuak.

5. Merkataritzako eragiketen kontabilitatea.

6. Egin beharreko egoera-orriak eta eman beharreko informazioa.

7. Kontabilitate publikoaren plan orokorra, toki administrazioari egokitua.

V._Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea.

1. Xedapen orokorrak.

2. Administrazio kontratu ohikoenak.

3. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak.

4. Esleipena egin aurreko jarduketak.

5. Esleipena eta formalizazioa.

6. Kontratuak betetzea, aldatzea eta etetea.

7. Prezioak berrikustea.

8. Kontratuak iraungitzea.

9. Lagapena eta azpikontratazioa.

10. Comptos Ganbera. Administrazio Kontrataziorako Batzordeak, Kontratuen Erregistro Publikoa eta Kontratisten Erregistro Ofiziala.

VII._Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua, Nafarroako toki entitateen ondasunen Erregelamendua onesten duena.

1. Ondasunak, oro har.

2. Herri-ondasunak.

II. atala

I._Finantza eragiketa bakunak: kapitalizazioa eta deskontua. Finantza eragiketa konposatuak: kapitalizazioa eta deskontua.

II._Maileguak. Amortizazio sistemak: itzulketa bakarra, amortizazio kuota finkoa eta urteroko finkoa.

NAFARROAKO TOKI ENTITATEETAKO KONTU-HARTZAILEAREN GAIKUNTZA (B MAILA) LORTZEKO HAUTAPEN PROBETAKO PROGRAMA

I. atala

I._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

1. Nafarroako toki administrazioen zerbitzuko langileria. Kontu-hartzailetza.

2. Toki Ogasunak.

II._Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

1. Nafarroako toki ogasunen baliabideak.

2. Udal zergak.

3. Aurrekontua eta gastu publikoa.

III._Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administrazioaren aurrekontuei eta gastu publikoei buruzkoa.

1. Aplikatzeko eremua.

2. Aurrekontuei buruzko espedienteen edukia, aurrekontuen printzipio eta kontzeptuak.

3. Aurrekontu orokorren onespena.

4. Gastuen aurrekontuetako kredituak.

5. Gastuen aurrekontuaren exekuzioa.

6. Aurrekontuen likidazioa.

IV._Irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua, aurrekontuen egiturari buruzkoa.

1. Aurrekontuen egitura aplikatzeko arauak.

2. Gastuen sailkapen funtzionalerako kodeak, eta toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko gastuen eta diru-sarreren sailkapen ekonomikoa.

3. Toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko gastuen sailkapen funtzionalaren edukia.

4. Toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko gastuen sailkapen ekonomikoaren edukia.

5. Toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako aurrekontuko diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren edukia.

V._Irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibide Orokorra onesten duena.

1. Nafarroako toki administrazioaren kontabilitaterako sistema.

2. Agiriak eta liburuak.

3. Kontabilitate-eragiketak.

3.1. Kontabilitatea irekitzea.

3.2. Gastuen aurrekontuko kontabilitatea.

3.3. Diru-sarreren aurrekontuko kontabilitatea.

3.4. Ibilgetuaren kontabilitatea.

3.5. Kreditu eragiketen kontabilitatea.

3.6. Beste entitate publiko batzuen baliabideen administrazioaren kontabilitatea.

3.7. Aurrekontuetakoak ez diren diruzaintzako beste eragiketa batzuen kontabilitatea.

3.8. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kontabilitatea.

3.9. Gordailuko baloreen kontabilitatea.

3.10. Agente diru-biltzaileen kontrolerako kontabilitatea.

3.11. Ordena-kontuak.

3.12. Ekitaldi bukaerako eragiketak.

3.13. Aurrekontuko emaitzaren kalkulua.

3.14. Diruzaintzako gerakinaren kalkulua.

4. Sistemak kontabilitaterako dituen beste egitura batzuetako eragiketak.

4.1. Gastuen proiektua.

4.2. Justifikatu beharreko ordainketak.

4.3. Kutxa finkoko aurrerakinak.

4.4. Kreditu gerakinak.

4.5. Diru-sarrerei lotutako gastuak.

5. Merkataritzako eragiketen kontabilitatea.

6. Egin beharreko egoera-orriak eta eman beharreko informazioa.

7. Kontabilitate publikoaren plan orokorra, toki administrazioari egokitua.

II. atala

I._Finantza eragiketa bakunak: kapitalizazioa eta deskontua. Finantza eragiketa konposatuak: kapitalizazioa eta deskontua.

II._Maileguak. Amortizazio sistemak: itzulketa bakarra, amortizazio kuota finkoa eta urteroko finkoa.

IDAZKARIAREN GAIKUNTZA LORTZEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean adierazitako aurreikuspenen arabera, Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan aritu ahal izateko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko gaikuntza lortzeko oposizio-lehiaketarako merezimenduen baremoa.

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (gehienez ere 23 puntu).

1. Nafarroako toki entitateetan idazkari lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,25 puntu urte bakoitzeko.

2. Deialdi honetan eskatzen den titulazio bereko lanpostuetan edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 0,4 puntu urte bakoitzeko.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Ez dira bi aldiz kontatuko baremoko zerbitzuak, aldi berean eman badira.

Plantilla organikoan lanpostu hori sartua duten toki entitateetan egindako zerbitzuak baino ez dira aintzat hartuko, lanpostua entitate horrena bakarrik izan edo partekatua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 240.1 artikuluan ezarritako bidea erabili duten mankomunitate edo kontzejuetan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Izangaia zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo "jardunean" administrazio egoeraren barreneko gainerako legezko kasuetan egon den bitartean egindako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: (gehienez ere 7 puntu).

1. Beste titulazio akademiko batzuk, idazkari karguari berez dagozkion prestakuntza eta espezializazio ikastaro eta jarduerak, erakunde eta ikastetxe ofizialek antolatuak, eta administrazio publikoetan Etengabeko Prestakuntzarako Akordien esparruan egiten diren etengabeko prestakuntzarako jarduerak.

Epaimahaiak aurkezten diren titulazioen edo jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 5 puntu emanen ditu.

2. Informatikako eta informaziorako teknologia berrien ikastaroak.

Epaimahaiak jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 2 puntu emanen ditu.

KONTU-HARTZAILEAREN GAIKUNTZA LORTZEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean adierazitako aurreikuspenen arabera, Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostuetan aritu ahal izateko (A maila), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko gaikuntza lortzeko oposizio-lehiaketarako merezimenduen baremoa.

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (gehienez ere 23 puntu).

1. Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak, horretan aritzeko ekonomia edo enpresa zientzien lizentziatura edo balio bereko titulua eskatu bada, edo zuzenbidekoa, 6/1990 Foru Legearen 251. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako biztanle-kopuruaren arabera, edo kasua bada, entitate bateratuetan eskatzen den biztanle-kopuruaren arabera: 1,5 puntu urte bakoitzeko.

2. Deialdi honetan eskatzen den titulazio bereko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3. Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak, horietan aritzeko ekonomia edo enpresa zientzietako diplomatura edo balio berekoa den titulu bat edo zuzenbide-ikasketetan balio bera duen titulua eskatu bada: puntu 1.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Ez dira bi aldiz kontatuko baremoko zerbitzuak, aldi berean eman badira.

Halako zerbitzuak baloratzerakoan, bakarrik baloratuko dira lanpostua toki entitatearen plantilla organikoan baldin badago (entitate bakar batekoa izan edo beste batzuekin partekatua).

Izangaia zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo "jardunean" administrazio egoeraren barreneko gainerako legezko kasuetan egon den bitartean egindako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: (gehienez ere 7 puntu).

1. Beste titulazio akademiko batzuk, kontu-hartzaile karguari berez dagozkion prestakuntza eta espezializazio ikastaro eta jarduerak, erakunde eta ikastetxe ofizialek antolatuak, eta administrazio publikoetan Etengabeko Prestakuntzarako Akordien esparruan egiten diren etengabeko prestakuntzarako jarduerak.

Epaimahaiak aurkezten diren titulazioen edo jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 5 puntu emanen ditu.

2. Informatikako eta informaziorako teknologia berrien ikastaroak.

Epaimahaiak jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 2 puntu emanen ditu.

KONTU-HARTZAILEAREN GAIKUNTZA LORTZEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean adierazitako aurreikuspenen arabera, Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostuetan aritu ahal izateko (B maila), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko gaikuntza lortzeko oposizio-lehiaketarako merezimenduen baremoa.

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (gehienez ere 23 puntu).

1. Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaile lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu urte bakoitzeko.

2. Deialdi honetan eskatzen den titulazio bereko lanpostuetan edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Ez dira bi aldiz kontatuko baremoko zerbitzuak, aldi berean eman badira.

Halako zerbitzuak baloratzerakoan, bakarrik baloratuko dira lanpostua toki entitatearen plantilla organikoan baldin badago (entitate bakar batekoa izan edo beste batzuekin partekatua).

Izangaia zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo "jardunean" administrazio egoeraren barreneko gainerako legezko kasuetan egon den bitartean egindako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: (7 puntu).

1. Beste titulazio akademiko batzuk, kontu-hartzaile karguari berez dagozkion prestakuntza eta espezializazio ikastaro eta jarduerak, erakunde eta ikastetxe ofizialek antolatuak, eta administrazio publikoetan Etengabeko Prestakuntzarako Akordien esparruan egiten diren etengabeko prestakuntzarako jarduerak.

Epaimahaiak aurkezten diren titulazioen edo jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 5 puntu emanen ditu.

2. Informatikako eta informaziorako teknologia berrien ikastaroak.

Epaimahaiak jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 2 puntu emanen ditu.

IDAZKARI LANPOSTUEN LEHIAKETETARAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Hutsik dauden idazkari lanpostuak betetzeko lehiaketarako merezimenduen baremoa, Nafarroako toki araubidea eguneratzeko Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako ohiz kanpoko prozesuan.

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (gehienez ere 60 puntu).

_Nafarroako toki entitateetan idazkari lanpostuetan egindako zerbitzuak: 2 puntu urte bakoitzeko.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Ez dira bi aldiz kontatuko baremoko zerbitzuak, aldi berean eman badira.

Plantilla organikoan lanpostu hori sartua duten toki entitateetan egindako zerbitzuak baino ez dira aintzat hartuko, lanpostua entitate horrena bakarrik izan edo partekatua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 240.1 artikuluan ezarritako bidea erabili duten mankomunitate edo kontzejuetan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Izangaia zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo "jardunean" administrazio egoeraren barreneko gainerako legezko kasuetan egon den bitartean egindako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: (gehienez ere 20 puntu).

1. Beste titulazio akademiko batzuk, idazkari karguari berez dagozkion prestakuntza eta espezializazio ikastaro eta jarduerak, erakunde eta ikastetxe ofizialek antolatuak, eta administrazio publikoetan Etengabeko Prestakuntzarako Akordien esparruan egiten diren etengabeko prestakuntzarako jarduerak.

Epaimahaiak aurkezten diren titulazioen edo jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 15 puntu emanen ditu.

2. Informatikako eta informaziorako teknologia berrien ikastaroak.

Epaimahaiak jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 5 puntu emanen ditu.

Euskaraz jakiteagatik gehitu beharreko puntuazioa (eremu euskalduna eta mistoa):

Toki entitateen plantilla organikoen arabera euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada eta toki entitateek onartutako merezimendu partikularretan merezimendu kualifikatu gisa hartu ez bada, euskaraz jakitea merezimendu orokor gisa baloratuko da, lanpostuak zein hizkuntz-eremutakoak diren, irizpide hauen arabera:

a) Eremu euskaldunean, euskaraz jakiteari puntu bat emanen zaio.

b) Eremu mistoan, euskaraz jakiteagatik 0,5 puntu emanen dira, plantilla organikoaren arabera merezimendu gisa hartu bada betiere.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko idatz-zatietan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12.

KONTU-HARTZAILE LANPOSTUEN LEHIAKETETARAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Hutsik dauden kontu-hartzaile lanpostuak (A mailakoak) betetzeko lehiaketarako merezimendu baremoa, Nafarroako toki araubidea eguneratzeko Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako ohiz kanpoko prozesuan.

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (gehienez ere 60 puntu).

1. Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak, horretan aritzeko ekonomia edo enpresa zientzien lizentziatura edo balio bereko titulua eskatu bada, edo zuzenbidekoa, 6/1990 Foru Legearen 251. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako biztanle-kopuruaren arabera, edo kasua bada, entitate bateratuetan eskatzen den biztanle-kopuruaren arabera: 4 puntu urte bakoitzeko.

2. Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak, horietan aritzeko ekonomia edo enpresa zientzietako diplomatura edo balio berekoa den titulu bat edo zuzenbide-ikasketetan balio bera duen titulua eskatu bada: puntu 2.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Ez dira bi aldiz kontatuko baremoko zerbitzuak, aldi berean eman badira.

Halako zerbitzuak baloratzerakoan, bakarrik baloratuko dira lanpostua toki entitatearen plantilla organikoan baldin badago (entitate bakar batekoa izan edo beste batzuekin partekatua).

Izangaia zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo "jardunean" administrazio egoeraren barreneko gainerako legezko kasuetan egon den bitartean egindako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: (gehienez ere 20 puntu).

1. Beste titulazio akademiko batzuk, kontu-hartzaile karguari berez dagozkion prestakuntza eta espezializazio ikastaro eta jarduerak, erakunde eta ikastetxe ofizialek antolatuak, eta administrazio publikoetan Etengabeko Prestakuntzarako Akordien esparruan egiten diren etengabeko prestakuntzarako jarduerak.

Epaimahaiak aurkezten diren titulazioen edo jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 15 puntu emanen ditu.

2. Informatikako eta informaziorako teknologia berrien ikastaroak.

Epaimahaiak jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 5 puntu emanen ditu.

Euskaraz jakiteagatik gehitu beharreko puntuazioa (eremu euskalduna eta mistoa):

Toki entitateen plantilla organikoen arabera euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada eta toki entitateek onartutako merezimendu partikularretan merezimendu kualifikatu gisa hartu ez bada, euskaraz jakitea merezimendu orokor gisa baloratuko da, lanpostuak zein hizkuntz-eremutakoak diren, irizpide hauen arabera:

a) Eremu euskaldunean, euskaraz jakiteari puntu bat emanen zaio.

b) Eremu mistoan, euskaraz jakiteagatik 0,5 puntu emanen dira, plantilla organikoaren arabera merezimendu gisa hartu bada betiere.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko idatz-zatietan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12.

KONTU-HARTZAILE LANPOSTUEN LEHIAKETETARAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

Hutsik dauden kontu-hartzaile lanpostuak (B mailakoak) betetzeko lehiaketarako merezimendu baremoa, Nafarroako toki araubidea eguneratzeko Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako ohiz kanpoko prozesuan.

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (gehienez ere 60 puntu).

_Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaile lanpostuan egindako zerbitzuak: 4 puntu urte bakoitzeko.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Ez dira bi aldiz kontatuko baremoko zerbitzuak, aldi berean eman badira.

Halako zerbitzuak baloratzerakoan, bakarrik baloratuko dira lanpostua toki entitatearen plantilla organikoan baldin badago (entitate bakar batekoa izan edo beste batzuekin partekatua).

Izangaia zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo "jardunean" administrazio egoeraren barreneko gainerako legezko kasuetan egon den bitartean egindako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: (20 puntu).

1. Beste titulazio akademiko batzuk, kontu-hartzaile karguari berez dagozkion prestakuntza eta espezializazio ikastaro eta jarduerak, erakunde eta ikastetxe ofizialek antolatuak, eta administrazio publikoetan Etengabeko Prestakuntzarako Akordien esparruan egiten diren etengabeko prestakuntzarako jarduerak.

Epaimahaiak aurkezten diren titulazioen edo jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 15 puntu emanen ditu.

2. Informatikako eta informaziorako teknologia berrien ikastaroak.

Epaimahaiak jarduera bakoitzaren orduen edo kredituen arabera eta jarduera horiek lanpostuarekin duten zerikusia kontuan hartuz baloratuko du atal hau. Gehienez ere, 5 puntu emanen ditu.

Euskaraz jakiteagatik gehitu beharreko puntuazioa (eremu euskalduna eta mistoa):

Toki entitateen plantilla organikoen arabera euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada eta toki entitateek onartutako merezimendu partikularretan merezimendu kualifikatu gisa hartu ez bada, euskaraz jakitea merezimendu orokor gisa baloratuko da, lanpostuak zein hizkuntz-eremutakoak diren, irizpide hauen arabera:

a) Eremu euskaldunean, euskaraz jakiteari puntu bat emanen zaio.

b) Eremu mistoan, euskaraz jakiteagatik 0,5 puntu emanen dira, plantilla organikoaren arabera merezimendu gisa hartu bada betiere.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko idatz-zatietan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12.

Iragarkiaren kodea: F0505005