43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Udaleko ur-zerbitzuaren arautegia

2005eko otsailaren 10ean egindako osoko bilkuran, Erroibarko Udalak erabaki zuen Ur-zerbitzuaren arautegia hasiera batean onestea.

Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, hogeita hamar eguneko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, bizilagunek eta interesatuek aipatutako arautegia aztertu eta iradokizunak eta alegazioak egin ditzaten.

Erroibarren, 2005eko martxoaren 5ean._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0503956