43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Behin betiko onespena Udal Planaren aldaketari

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilari jaunaren otsailaren 2ko 101/2005 Foru Aginduaren arabera, Erroibarko Udal Planaren aldaketaren espedientea behin betiko onetsi zen. Aldaketa hori Esnozko 14. poligonoko 534 B lurzatiari dagokio eta Oskar Auban Erro jaunak sustatu du, aipatutako lurzatia oihan lurzoru urbanizaezina izatetik nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzorua izatera pasatzeko.

Erroibarren, 2005eko otsailaren 28an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0503955