43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Hasiera batez onetsirik URM-5 unitatearen determinazio xehekatuen aldaketa, Tafallako hiri antolamendurako plan orokorrean

Tafallako Udalak, 2005eko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Tafallako hiri antolamendurako plan orokorreko determinazio xehekatuen aldaketari buruzko espedientea, URM-5 unitateari dagokiona eta P.B. Eretak sustatu duena, 2004ko urriaren 29an aurkeztu eta sarrerako erregistroan 4139 zenbakia hartu baitzuen.

Ikusirik espedienteko txostenak, baita hirigintzako informazio batzordearen nahiz ingurumeneko batzordearen irizpenak ere, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Tafallako hiri antolamendurako plan orokorreko determinazio xehekatuen aldaketari buruzko espedientea, URM-5 unitateari dagokiona eta P.B. Ereta, S.L.k sustatu duena, betiere ondotik aipatzen diren determinazioekin, zeinak gehitu beharko baitzaizkio jendaurreko epea hasi baino lehen:

_UC-21 unitatean, lehendik dagoen eraikinari atxikita, beheko solairuko eraikuntzari dagokionez, agiriari determinazio berariazko batzuk gehituko zaizkio, fatxaden eraikuntzako baldintzei buruzkoak, eraikuntza horrek akabera duin eta uniformea izan dezan plaza aldera.

_Miranda kalean, orain dagoen eraikinari atxikita egin gogo den eraikuntzari dagokionez, gehieneko altuera beheko solairua + 3 izanen da.

_Aparkalekuetako plazei buruz, Caparroso eta Madre Nicol kaleetan aurreikusitako luzetarako aparkamenduen ordez bateriako aparkamenduak paratuko dira; Miranda kalean ere gehituko dira bateriako aparkamenduak; Madre Nicol kalean zehaztapenak eginen dira, hortik ateratzeko zirkulaziorako bi errei gehi bi espaloietan aparkalekuetarako behar den azalera.

_Garajeko arrapalak eraikuntzako lerroaren barrenean kokatuko dira.

_Kenduko da Miranda de Arga kalera ematen duen ibilgailuen irteera.

_Bizikletentzako errei bat gehituko da, baita oinezkoentzako pasealeku bat zuhaitzez hornitua, eransten den planoan aipatzen den bezala.

_Gehitu beharko dira ingurumeneko informazio batzordearen aktan aipatzen diren zehaztapenak.

Bigarrena._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzea, agiri berria jendaurrean hilabetez egon dadin, eta erabaki hau prentsan nahiz iragarki oholean ere argitara ematea.

Hirugarrena._Onetsitako agiriaren kopia Mairagako Mankomunitateari igortzea, txostena egin dezaten.

Laugarrena._Erabaki hau unitate horretan ukituak gertatzen direnei jakinaraztea, baita Hirigintza alorrari, Kontu Hartzailetzari eta Idazkaritza Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2005eko otsailaren 28an._Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0503947