43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MIRANDA-ARGA

2005eko lan egutegiaren onespena

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, ezartzen duena urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren uztailaren 1eko 71/2004 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2005eko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, bertaratu guztiak ados jarrita honako hau erabaki da:

1._Miranda-Argako Udalaren bulegoetako langileendako 2005eko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San José.

Martxoaren 21a: San Benito, herriko patroia.

Martxoaren 24a: Ostegun Saindua.

Martxoaren 25a: Ostiral Saindua.

Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 23, 24, 25, 26 eta 29a: herriko festak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

2._Udal bulegoak itxirik egonen dira larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2005eko lan egutegian.

Miranda-Argan, 2005eko martxoaren 4an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0503874