43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITUREN

Hasiera batez onetsirik Iturengo hilerriaren erregelamendua

Iturengo Udalak, 2005eko otsailaren 10ean egin zuen osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Iturengo hilerriaren erregelamendua.

Aditzera ematen da ezen bai erregelamendua bai aipatu udal erabakia ikusgai egonen direla Udalbatzaren iragarki oholean, hogeita hamar egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea udal idazkaritzan azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iturenen, 2005eko otsailaren 28an._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0503866