43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Udalaren legartegiaren ustiapena

Fontellasko Udalak, 2005eko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Herrilurretako 65 A eta 67 B lurzatietan, "Cuestarrata" parajean, dagoen legartegia ustiatzeari ekitea. Horretarako, teknikari eskudunari aginduko zaio jarduera sailkaturako proiektua egin dezan, espedientea tramitatuko da eta ustiapena arautuko duten baldintzen plegua prestatuko da.

Horretaz gain, Udalak 2005eko otsailaren 24an egin osoko bilkura arruntean honako erabaki hau hartu zen:

Herrilurretako 65 A eta 67 B lurzatietan, "Cuestarrata" parajean, dagoen legartegia ustiatzeko baldintzen plegua onestea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 215. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Fontellasen, 2005eko martxoaren 1ean._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0503861