43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Leitzako kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantzaren behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2004ko azaroaren 26an egindako batzarrean, hasiera batez onartu zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Onespen erabakia 2005eko ilbeltzaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (8. zenbakia), eta jendeaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; beraz, ordenantza behin betikoz onartuta gelditu da, eta osorik ematen dugu argitara, dagozkion ondorioak sor ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, 2005eko martxoaren 3an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Igerilekuak

_Urteko abonoak

BAZKIDEAK BESTEAK

Umeak (5 - 13 urte) 16.00 20.00

Gazteak (14 - 17 urte) 25.00 30.00

Helduak (18 - 64 urte) 48.00 54.00

Zaharrak (65 - urte) 16.00 20.00

Famili bonoa

(13 urtetik beherako umeekin) 100.00 (*) 110.00

(*) Gutxienez gurasoetako batek izan behar du bazkide.

_Eguneko sarrerak

EGUN NORMALETAN JAI EGUNETAN

Bazkideak Besteak Bazkideak Besteak

Umeak (5 - 13 urte) 1.70 1.90 2.30 2.60

Gazteak (14 - 17 urte) 3.00 3.20 3.50 3.80

Helduak (18 - 64 urte) 3.50 3.80 4.75 5.05

Zaharrak (65 - urte) 1.70 1.90 2.30 2.60

10 eguneko bonoa 25.00 30.00 - -

Kiroldegia

_Eguneko sarrerak

Umeak (5 - 13 urte): 2.30

Gazteak (14 - 17 urte): 3.00

Helduak (18 - 64 urte): 4.50

Zaharrak (65 - urte): 2.30

_Instalazioen alokairua

BAZKIDEAK BESTEAK

Squash pista argirik gabe 1.15 3.00

Squash pista argiarekin 2.15 4.00

Pilotaleku txikia argirik gabe 1.15 3.00

Fronton txikia argiarekin 2.15 4.00

Pista handia argirik gabe 16.00 16.00

Pista handia argiarekin 21.75 21.75

Amazabal pilotalekua

14 URTETIK BEH. 15 URTETIK AURR.

Argirik gabe 2.35 4.85

Argiarekin 3.10 6.45

Bazkide ez direnek, alokairuaz gainera eguneko sarrera ordaindu beharko dute.

Aurrerak, Guraso Elkarteak, edo Udalarekin hitzartzen duen edozein taldek kiroldegia erabiltzeagatik, erabiltzen dituen instalazioen alokairuaren %30 ordainduko du.

Iragarkiaren kodea: L0503845