43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTAGUDA

Hasierako onespena, ordenantza fiskalari

Udalak, 2004ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Sartagudan, 2005eko urtarrilaren 26an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0503842