43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak abenduaren 17an emandako 415/2004 Foru Aginduarena. Foru agindu horrek aldatu egin du 56/2004 Foru Agindua, errenta-eratxikipenaren araubidea duten entitateek urtero aurkeztu beharreko informazio aitorpenaren 184 eredua onesten duena.

Akatsak atzeman dira Ekonomi eta Ogasun kontseilariak abenduaren 17an emandako 415/2004 Foru Aginduan (2004ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abenduaren 31n). Haren bidez aldatu egin da 56/2004 Foru Agindua, errenta-eratxikipenaren araubidea duten entitateek urtero aurkeztu beharreko informazio aitorpenaren 184 eredua onesten duena. Horrenbestez bidezko da honako akats zuzenketa hau egitea.

Entitatearen erregistroan eta bazkide, oinorde, komunero edo kidearen erregistroan (C._56/2004 Foru Aginduaren II. eranskineko 2. motako erregistroa), I-04 (Enpresa edo lanbide jardueretako kenkariak) gakoari dagozkion 4.1, 4.2 eta 4.3 azpigakoen aipamen guztiak, hurrenez hurren 4a, 4b eta 4c gakoen aipamentzat hartu behar dira; eta J-03 (Sustapenerako kenkariak) gakoari dagozkion 3.1 eta 3.2 azpigakoen aipamenak, hurrenez hurren, 3a eta 3b azpigakoen aipamentzat hartu behar dira.

Iruñean, 2005eko otsailaren 4an._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0502175