43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTAGUDA

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza behin betikoz onetsirik

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza onetsi zen, hasiera batean, 2004ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, eta behar den iragarkia Herriko Etxeko iragarki oholean paratu zen, 2005eko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 26an. Legezko epearen barnean inork ez du erraklamaziorik aurkeztu onespen horren kontra; beraz, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da. Argitara ematen da ordenantza horren testu osoa, Nafarroako Toki Adinistrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

EZGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela ematea arautzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, ezgaitasuna dutenek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

2. artikulua. Betebeharrak.

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:

.Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak:

1. Minusbaliatuak eduki beharko du indarra duen gidabaimena.

2. Mugikortasun urria eragiten dion minusbaliotasuna pairatu beharko du, eta alderdi hauek egiaztatu:

a) % 33tik goitiko minusbaliotasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publiko kolektiboa erabiltzeko ezintasunen bat tarteko dela dioena.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, eskumakila bat edo gehiago, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartua izanik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalen ondorioz.

_Aulki gurpilduna behar izateko bere joan-etorrietan.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

.Baliaezintasun iraunkorra duten pertsonen zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak:

1. Zaintzaileak edo ahaide bizikideak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

2. Eskatzaileak dokumentazioa aurkeztu beharko du, egiaztatzen duena laguntza hartu behar duenarekin famili lotura badagoela edo zainketa jakin bat ematen diola eta harekin bizi dela, hala denean.

3. Zainketa hartzen duen ahaideak mugikortasun urria eragiten dion minusbaliotasuna duenean, honako hauek egiaztatu beharko dira:

a) % 33tik gorako minusbaliotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publiko edo kolektiboa erabiltzeko ezintasunen bat tarteko dela dioena.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, eskumakila bat edo gehiago, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartua izanik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalen ondorioz.

_Aulki gurpilduna behar izateko bere joan-etorrietan.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

3. artikulua. Eskariak.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.

4. artikulua. Funtzionamenduko arauak.

a) Txartela erabiltzen denean, ibilgailuaren aitzineko aldean paratuko da, halako moldez non txartelaren aurrealdea inolako trabarik gabe ikusten ahalko baita kanpoko aldetik, kontrola behar bezala egiteko.

b) Indarraldia bukatutakoan, indarra galduko du eta eskuratu zen tokira eraman beharko da, han berritzeko, hala egitea bidezko bada.

c) Txartela daraman ibilgailua minusbaliatuendako erreserbatu eta seinalatutako tokietan aparkatzen ahalko da, ordu mugarik gabe.

d) Halaberean, zamalanetarako tokietan aparkatzen ahalko da, ordutegi mugatu baten barnean. Aparkatzea debeku duten toki seinalatuetan, eta berariazko baimena duten bertzelako tokietan.

e) Ondoko kasuetan, ezin izanen da inola ere ibilgailua aparkatu baimen honen babespean: Txartelaren titularrak eramaten ez badu. Oinezkoen pasabideetan. Espaloi gainean. Gelditzea seinale bidez debekua duten tokietan. Garraio publikorako erreserbaturiko erreietan, eta, oro har, ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorria larriki oztopatzen den tokietan.

f) Txartel honek ez du aparkatzeko baimenik ematen ez aparkatzeko mugatuko eremuetan (Eremu Urdina) ez aparkatze murriztuko eremuetan (Alde Zaharra).

g) Txartela eskuratu zen herritik kanpo aparkatzerakoan, tokian tokiko arauen berri eskatu beharko da.

h) Zernahi arrazoi dela bide txartela erabiltzeari utzi behar bazaio, zein Udalek luzatu zuen, bada, berari itzuli beharko zaio, arrazoiaren berri emanez.

i) Txartela galdu edo norbaitek ebatsiz gero, txartela luzatu zuen Udalari eman beharko zaio horren berri.

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste arinak dira:

_Txartela lortzeko aurkezten diren datu, ziurtagiri edo bertzelakoak faltsutzea, eta txartela lortzea eragotziko luketenak gordetzea.

_Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo bertze baten txartela erabiltzea, edo edo iruzurra eginez eta zernahi bitartekoz erreproduzitzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aurretik, interesatuei entzutea emanen zaie betiere. Espedientea Zehapen Ahalmena gauzatzeko Erregelamenduan xedatzen denari jarraituz tramitatuko da.

Sartagudan, 2005eko martxoaren 3an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0503841