43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE ARAKIL

E D I K T U A

Uharte Arakilgo Udalak, 2004ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Uharte Arakilgo frontoi estaliaren funtzionamendua eta kudeaketa arauatzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behar zen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2004ko 10.a, abenduaren 24koa), prentsan eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu ondoan, behin betiko onetsi da eta haren testu osoa argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

FRONTOIAREN FUNTZIONAMENDUAREN ETA KUDEAKETAREN GAINEKO ORDENANTZA

1._Helburua.

Frontoiaren erabilpen egokia lortzea eta herritar guztiek bertan sarbidea izatea bermatzea, talde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Frontoiaren aprobetxamendurik handiena lortzea, hau da, erabiltzea. Instalazioen kontrola izatea, beti baldintza onean egon daitezen (higiene, mantentze lanak...).

2._Funtzionamendua.

2.1. Uharte-Arakilgo biztanle guztiek erabili ahal izanen dituzte instalazioak, baita erabili nahi dituzten kanpotarrek ere.

Uharteko biztanleetan adingabeak direnek dohain erabiliko dituzte instalazioak, betiere arduraduna adinez nagusia bada eta ordubetez egiten badute; hurrengo ordura ere luza dezakete denbora, inork hartu ez badu. Argia edo dutxak erabiliz gero, dagokien zenbatekoa ordaindu beharko dute; dutxak erabiliz gero, arduradunak bertan egon beharko du; gainerakoan, arduradunak ateak ireki eta ixteaz arduratu beharko du.

Uharteko bizilagunetan adinez nagusi direnek frontoia dohain erabiltzen ahalko dute, baina behar den zenbatekoa ordaindu beharko dute argia eta dutxak erabiltzeagatik; kanpotarrei tasa bat erantsiko zaie, alokairuagatik. Alokairuaren iraupena ordubetekoa izanen da eta luza daiteke, hurrengo ordua inork hartu ez badu. Frontoia aldez aurretik erreserbatzeko tenorean, gehienez ere bi egun lehenago egin beharko da.

2.2. Eskola publikoak.

Lehentasuna izanen dute instalazio hauek erabiltzeko tenorean.

Horregatik, instalazioetako giltzak izanen dituzte.

Ezarritako ordutegitik kanpora ere erabil dezakete, jarduera berezietarako.

Ikasturtean erabili behar duten ordutegiaren berri eman beharko diote Udalari, ikasturte hasiera guztietan.

2.3. Kirol eskolak.

Lehentasun ordenan bigarrenak izanen dira.

Instalazioetako giltzak izanen dituzte.

Entrenamenduen ordutegia eta kategorien banaketa (kimuak, haurrak, etab.) jakinarazi beharko dute ikasturte hasierarekin batean. Ordutegi horiek errespetatuko dira.

Partiduak edo partiduetatik heldu diren ekitaldiak gehienez ere astebete lehenagotik erreserbatzen ahalko dira.

2.4. Ekitaldiak eta emanaldiak.

Osoko bilkuran berrikusiko dira.

Halakoetarako ez da inola ere frontoia hartzen ahalko, horretarako den tokian. Betiere baimena beharko dute, aldez aurretik osoko bilkuratik pasatua.

Ekitaldiak antolatzen dituen erakundea herrikoa edo kanpokoa den bereiziko da, eta kanpokoa bada alokatzeko tasa berezia izanen du.

2.5. Udalak antolatzen dituen festak eta ekitaldiak.

Frontoia eskura izanen du, nahi duen aldiro, osoko bilkuran onetsitako ekitaldietarako.

Ezin izanen ditu hartu eskolak irakastorduetarako dituen orduak.

3._Tasak.

_Herria

Adingabeak: dohainik.

Dutxak: 2 euro.

Argia: 2 euro.

Helduak: dohainik.

Dutxak: 5 euro.

Argia: 3 euro.

_Kanpokoak: 5 euro.

Adingabeak:

-Dutxak: 2 euro.

-Argia: 2 euro.

Helduak:

-Dutxak: 5 euro.

-Argia: 3 euro.

Frontoiaren alokairuaren ardura zer adinetan hartzen ahal den: 16 urte.

Ordaintzen hasteko adina: 18 urte.

Ekitaldi eta alokairu bereziak: 40 euro/ordua.

4._Ostatua.

Horretarako prestatutako sala frontoian jarduerak antolatzen dituzten erakundeek erabiltzen ahalko dute, beren gastuak berdindu ahal izateko, osoko bilkuran kasu bakoitza aztertuta.

5._Frontoiko gelak eta ikasgelak.

Beharrak sortu ahalean prestatuko dira, osoko bilkuran aldez aurretik aztertuta, eta ordenantza hau berritzen den aldiro erantsiz joanen dira.

6._Ordenantzaren berrikuspena.

Urte bakoitzean ikasturtea hastearekin berrikusten ahalko da ordenantza hau, gisa hartara frontoiko ikasgela guztiei urtetik urtera ematen zaizkien erabilerak sartzen ahalko dira eta horrela zuzentzen ordenantza honetatik etor daitezkeen arazoak.

7._Udalaren konpromisoa.

Udalak konpromisoa hartu du instalazioen egoera ona bermatzeko, bai baldintza teknikoei dagokienez bai higieneari eta osasunari dagozkienak ere; horretarako puntu haien gaineko kexak biltzen ahalko dira instalazioak alokatzeko prestatu den tokian.

Udala erantzulea izanen da instalazioen egoera kaskarra dela-eta gerta daitezkeen istripuena edo berak antolatzen dituen jardueren ondoriozkoena, baina ez hirugarrenek antolatzen dituzten jardueren edo kirola egitean gertatutako lesioen ondoriozkoena. Frontoiaren alokairua eramaten duen establezimenduak ez du erantzukizunik batere izanen, baina bermatu beharko du frontoia alokatzen duena adinez nagusia dela. Horixe izanen da haren erantzukizun bakarra.

8._Zehapenak.

Gorago aipatutako arauak betetzen ez badira, zehapena izan daiteke frontoia erabiltzeko gaitasuna hilabetetik urtebetera galtzea.

Behar ez bezala erabiltzeagatik kalteak eragiten badira, zehapen ekonomikoak paratuko dira.

Uharte-Arakilen, 2004ko abenduaren 15ean._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0503840