43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

VIII. IRAGARKIAK

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra Gipuzkoako Zuzendaritza Probintziala

DIRUBILKETAREN UNITATE EXEKUTIBOA 20/04

E D I K T U A

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarria denarekin bat ("Estatuko Aldizkari Ofiziala", hilaren 27koa), aurreko testu hori aldarazi duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak ("Estatuko Aldizkari Ofiziala", hilaren 14koa) eta neurri fiskal, administratibo eta gizarte mailakoak eman dituen abenduaren 27ko 24/2001 Legeak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, hilaren 31koa) eman dien idazkeraren arabera, interesatuari edo bere eskuordeari jakinarazteko bi ahalegin egin ondoren eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Orokorrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik hori ezinezkoa izan dela kontuan hartuta, ediktu honen bidez adierazten da jakinarazi gabe daudela idazki honi itsatsi zaion zerrendan ematen diren interesatu, espediente zenbaki eta prozedura duten ekintzak.

Adierazi den hori guztia kontuan hartuta xedatu dut Gizarte Segurantzarekin adierazi diren obligazioak dituzten subjektu pasiboak edo era egokian egiaztatutako eskuordeak Zuzendaritza Probintzial honetan tramitearen ardura duten organoetan aurkez daitezkeela, eta horretarako hamar eguneko epea dutela, ediktu hau probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egunaren biharamunetik hasita. Agerraldiaren xedea adierazi diren ekintza horien eduki osoaren ezagutza izatea da, eta baita ezagutza hori jasota geratzea ere. Agerraldi hori 09:00etatik 14:00ak arteko ordutegian egin behar dute, astelehenetik ostiralera, udalerri horretan jaia denean izan ezik. I. eranskinean administrazioko ekintza horiei esleitu zaien unitateen helbidea eta herria azaltzen dira, eta baita horien telefono- eta fax-zenbakiak ere.

Halaber, interesatuei ohartarazten zaie ez badira adierazi den epe horretan azaltzen jakinarazpena egintzat joko dela legezko ondore guztietarako, hain zuen ere agertzeko ezarri den epea bukatuko den egunaren biharamunetik hasita.

Identif. zka.: 07 201000853243. Izena/Sozietatearen izena: Taoufyq, Mohamed. Helbidea: Avda. Navarra, 102. Herria: 31515 Cadreita. Espedientea: 20 04 97 40964. Prozedura: Embargo de salario. Dok. Zenbakia: 20 04 351 05 80219.

Identif. zka.: 07 310048769709. Izena/Sozietatearen izena: Esarte Lusarreta, M.ª Nieves. Helbidea: Paulino Caballero, 20-4.º Drcha. Herria: 31003 Iruña. Espedientea: 20 04 98 25433. Prozedura: Embargo de salario. Dok. Zenbakia: 20 04 351 04 4999857.

I. ERANSKINA

Unitatea: 20/04. Helbidea: CL. Larramendi, 1 Bajo. Hiria: 20.400 Tolosa. Telefonoa: 943 673911-673922. Fax/Faxa: 943 671793.

Tolosan, 2005eko martxoaren, 1ean._Dirubiltzaile Exekutiboa, Manuel Felipe de la Fuente Martínez.

Iragarkiaren kodea: E0504257