43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

231/2005 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 36/2005).

Ikusirik Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 36/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko otsailaren 24an sartu da 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 74/2005).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorearen (kodea: 3101805) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 8an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "DROGERIA, BELAR-DENDA, ORTOPEDIA ETA LURRINDEGIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOKO 2005EKO SOLDATEN ALDAKETARI BURUZKO AKORDIOA

A K T A

Langileen ordezkaritza. Unión General de Trabajadores sindikatuaren izenean, Alicia Sanz Pascal

Enpresaburuen ordezkaritza. Drogerietako Elkartearen izenean: Dario Ortega Núñez.

Iruñean, 2005eko otsailaren 17an, 9:00etan, Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako Hitzarmena eztabaidatzeko Batzordea bildu zen, 2005eko lansarien taulak aldatzeko. Goian aipatu direnak agertu ziren bilerara.

Bi aldeek legezko gaitasuna eta zilegitasuna aitortzen diote elkarri lansari-aldaketa hori egiteko.

Taula horiek aztertu ondoren, bi aldeek, ados daudela, hau erabaki dute:

2005erako lansarien taulak onestea, "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako indarra duen Lan Hitzarmen Kolektiboko 7. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoa betez. 2004ko abenduaren 31n indarra zuten taulak 2005erako aurreikusiriko KPI plus 1 gehituko dira. Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentura igorriko dira, arauzko izapidaketa izan dezaten.

Bi aldeek, ados daudela, lansari-aldaketa hori berandu onetsi baita, erabaki dute sektoreko enpresei gomendatzea lansari taula horiek berehala aplikatu ditzatela, argitaratu arte itxaron gabe.

Idazpuruan aipatzen den tokian eta egunean, parte-hartzaileek izenpetu dute, adostasuna frogatzeko._UGTren izenean, Alicia Sanz Pasca. Drogerietako Enpresaburuen Elkartearen izenean: Dario Ortega Núñez.

LANSARIEN TAULAK

TALDEAK ETA KATEGORIAK EUROAK

LEHEN TALDEA

GOI MAILAKO TITULADUNA 1.025,36

ERDI MAILAKO TITULUDUNA 933,83

OSASUN ARLOKO LAGUNTZAILE TEKNIKOA 878,82

BIGARREN TALDEA

ZUZENDARIA 1.073,17

SAILEKO BURUA 976,57

LANGILERIAKO BURUA 976,57

EROSKETETARAKO BURUA 976,57

SALMENTETARAKO BURUA 976,57

ARDURADUN NAGUSIA 943,96

BULEGOKO BURUA 943,96

BILTEGIKO BURUA 943,96

TALDEKO BURUA 927,67

ATALEKO BURUA 895,09

ESTABLEZIMENDUKO BURUA 911,42

SALTZAILEA/EROSLEA 911,42

SALTZAILE BIDAIARIA 911,42

PLAZA-ARTEKARIA 911,42

2 URTETIK GORAKO SALTZAILEA 862,57

BIGARREN URTEKO SALTZAILEA 781,22

LEHEN URTEKO SALTZAILEA 742,13

LEHEN URTEKO IKASTUNA 455,67

BIGARREN URTEKO IKASTUNA 520,80

HIRUGARREN TALDEA

KONTU-HARTZAILEA/KUTXAZAINA 911,42

ADMINISTRARI-OFIZIALA 862,57

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 797,44

16TIK 18RA BITARTEKO IKASTUNA 488,24

KUTXAKO LAGUNTZAILEA, LEHEN URTEKOA 488,24

KUTXAKO LAGUNTZAILEA, BIGARREN URTEKOA 737,79

KUTXAKO LAGUNTZAILEA, BI URTETIK GORAKOA 797,50

LAUGARREN TALDEA

MARRAZKILARIA 943,96

ERAKUSLEIHOKO ARDURADUNA 943,96

1. MAILAKO PROFESIONAL OFIZIODUNA 846,25

2. MAILAKO PROFESIONAL OFIZIODUNA 813,75

MORROI ESPEZIALIZATUA 761,95.

GARBITZAILEAK (ORDUKO) 5,51

Iragarkiaren kodea: F0504150