43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

230/2005 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 35/2005).

Ikusirik Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 35/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko otsailaren 24an sartu da 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 56/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorearen (kodea: 3101805) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 8an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "DROGERIA, BELAR-DENDA, ORTOPEDIA ETA LURRINDEGIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOKO 2004KO SOLDATEN ALDAKETARI BURUZKO AKORDIOA

A K T A

Langileen ordezkaritza. Unión General de Trabajadores sindikatuaren izenean, Alicia Sanz Pascal

Enpresaburuen ordezkaritza. Drogerien Elkartearen izenean, Darío Ortega Núñez.

Iruñean, 2005eko otsailaren 17an, 9:00etan, Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako Hitzarmena eztabaidatzeko Batzordea bildu zen, 2004ko lansarien taulak aldatzeko. Goian aipatu direnak agertu ziren bilerara.

Bi aldeek legezko gaitasuna eta zilegitasuna aitortzen diote elkarri lansari-aldaketa hori egiteko.

Taula horiek aztertu ondoren, bi aldeek, ados daudela, hau erabaki dute:

2004rako lansarien taulak onestea, "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" sektorerako indarra duen Lan Hitzarmen Kolektiboko 7. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoa betez. 2003ko abenduaren 31n indarra zuten taulak 2004ko egiazko KPI plus 1 gehituko dira (100eko 4,3 alegia). Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentura igorriko dira, arauzko izapidaketa izan dezaten.

Bi aldeek, ados daudela, lansari-aldaketa hori berandu onetsi baita, erabaki dute sektoreko enpresei gomendatzea lansari taula horiek berehala aplikatu ditzatela, argitaratu arte itxaron gabe.

Idazpuruan aipatzen den tokian eta egunean, parte-hartzaileek izenpetu dute, adostasuna frogatzeko._UGTren izenean, Alicia Sanz Pascual. Drogerietako Enpresaburuen Elkartearen izenean, Darío Ortega Núñez.

LANSARIEN TAULAK

TALDEAK ETA KATEGORIAK EUROAK

LEHEN TALDEA

GOI MAILAKO TITULADUNA 995,49

ERDI MAILAKO TITULUDUNA 906,63

OSASUN ARLOKO LAGUNTZAILE TEKNIKOA 853,22

BIGARREN TALDEA

ZUZENDARIA 1.041,91

SAILEKO BURUA 948,13

LANGILERIAKO BURUA 948,13

EROSKETETARAKO BURUA 948,13

SALMENTETARAKO BURUA 948,13

ARDURADUN NAGUSIA 916,46

BULEGOKO BURUA 916,46

BILTEGIKO BURUA 916,46

TALDEKO BURUA 900,65

ATALEKO BURUA 869,02

ESTABLEZIMENDUKO BURUA 884,87

SALTZAILEA/EROSLEA 884,87

SALTZAILE BIDAIARIA 884,87

PLAZA-ARTEKARIA 884,87

2 URTETIK GORAKO SALTZAILEA 837,45

BIGARREN URTEKO SALTZAILEA 758,47

LEHEN URTEKO SALTZAILEA 720,52

LEHEN URTEKO IKASTUNA 442,40

BIGARREN URTEKO IKASTUNA 505,63

HIRUGARREN TALDEA

KONTU-HARTZAILEA/KUTXAZAINA 884,87

ADMINISTRARI-OFIZIALA 837,45

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 774,21

16TIK 18RA BITARTEKO IKASTUNA 474,02

KUTXAKO LAGUNTZAILEA, LEHEN URTEKOA 474,02

KUTXAKO LAGUNTZAILEA, BIGARREN URTEKOA 716,30

KUTXAKO LAGUNTZAILEA, BI URTETIK GORAKOA 774,27

LAUGARREN TALDEA

MARRAZKILARIA 916,46

ERAKUSLEIHOKO ARDURADUNA 916,46

1. MAILAKO PROFESIONAL OFIZIODUNA 821,60

2. MAILAKO PROFESIONAL OFIZIODUNA 790,05

MORROI ESPEZIALIZATUA 739,76

GARBITZAILEAK (ORDUKO) 5,35

Iragarkiaren kodea: F0504148