43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

68/2005 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Europako Batasuneko gaiei buruzko prestakuntzarako laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Europako Batasuneko gaiei buruzko prestakuntzarako bi beka emateko deialdia apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren babesean onetsi zen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2004ko uztailaren 2an sinatu eta araudi horri egokitutako lankidetza hitzarmenari jarraikiz. Hitzarmenaren helburua zen graduatu-ondoko ikasleak prestatzea Europako Batasunaren gainean.

Laguntzak goi mailako tituludunendako dira. Horretarako, ezaugarri akademiko egokiak eta hizkuntzen jakite-maila nahikoa izan beharko dituzte, lana herrialde batean baino gehiagotan eta hainbat hizkuntzatan egin ahal izateko.

Horrenbestez, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiak proposaturik eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena._Europako Batasuneko gaiei buruzko prestakuntzarako laguntzak emateko deialdia onestea eta haren oinarriak foru agindu honen eranskin gisa argitaratzea.

Bigarrena._Foru agindu honen ondoriozko gastua, 18.227,36 euro osotara, non bidaia-gastuak eta bekadunen Bruselarako bidaia sartuko baitira (2005. urtea), apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuko 21.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, urteko honela banatuko da:

_2005.erako gastua, 11.015,20 euro, 2004ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Hitzarmenak Unibertsitateekin" izeneko 13200-123001- 4812-145100 kontusailaren kargura ordainduko da.

_2006.erako gastua, 7.212,16 euro, 2006ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Hitzarmenak Unibertsitateekin" izeneko kontusailaren kargura ordainduko da.

Hirugarrena._Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioari agintzea laguntzen hilabeteko zenbatekoaren ordaintzeko, lankidetza hitzarmenean agindu bezala.

Laugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Bosgarrena._Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko martxoaren 18an _Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

E R A N S K I N A

A r a u a k

1._Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko lizentzaituei laguntzak ematea, Europako gaiei buruz duten prestakuntza, espezializazioa eta hobekuntza sustatzearren, Europako instituzioen eta haien politiken funtzionamenduaren ezagutza zuzenaren bidez.

Helburu horrekin hasiera batean unibertsitateko goi mailako bi tituludunentzako laguntzak emanen dira, baldin eta deialdiaren baldintzak eta oinarriak betetzen badituzte. Ondoren laguntzak esleituko dira, gehienez sei urtean, hautatzen diren izangaiei, beste deialdi bat egin beharrik gabe, eta dagokien administrazio unitateak eskatuta, betiere aurrekontuan horretarako diru nahikorik badago.

Laguntza jasotzen dutenek jardungo dute Europako Eraikuntza Prozesuan Parte Hartzeko Zerbitzuan (Iruñean) eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Delegazioan.

2._Iraupena.

Laguntzak hamabi hilabeterako izanen dira, bekaduna prestakuntza jardueran hasten denetik, salbu eta beste baten ukoaren ondorioz sartzen den kasuetan. Bi alditan banatuko da: lehen sei hilabeteak Iruñean izanen dira eta bigarren seihilekoa Bruselan. Dena den, laguntzak luzatzen ahalko dira, epe berdinetan, laguntza jaso duenaren beharren eta lortu duen prestakuntza mailaren arabera. Hasi eta gehienez hiru urtez luzatuko dira, luzapenak barne.

Laguntzak luzatzeak ez du inolaz ere ekarriko haien izaera aldatzea.

3._Zenbatekoa.

Prestakuntza laguntzak direla-eta, hilabetean, Iruñeko aldian 450,76 euro jasoko dira hilabetea bukatutakoan eta Bruselako aldian, berriz, 901,52 euro.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioak kudeatuko ditu laguntzak: ordainduko ditu eta aseguruei dagozkien gastuak murriztuko, lankidetza hitzarmenean agindu bezala.

Joan-etorrien gastuak Nafarroako Gobernuko Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiaren kontu izanen dira.

Bekadunek uko egiten badiote segitzeari edo haiei egozteko ez diren arrazoiengatik jarraitzerik ez badute, jardun duten denborari dagokion zenbatekoa jasoko dute.

Bekadunei ematen zaien dirua ez da inola ere soldata edo lansaritzat hartuko, dirulaguntza publikotzat baizik.

4._Izangaien betebeharrak.

Prestakuntza laguntzak hartzen ahalko dituzte ondoren azaltzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

a) Adinez nagusia izatea eta jarduteko ahalmen osoa edukitzea.

b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

c) Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edukitzea, Espainiako agintariek eman edo homologatua. Eskatutako titulu hori deialdia argitaratu aurreko hiru urteetan eskuratua izatea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Frantsesaren eta ingelesaren jakite maila handia izatea, bai ahoz bai idatziz. Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.

f) Laguntzaren prestakuntza jardueran aritzea galaraz dezakeen ezgaitasun fisikorik edo bestelako gaixotasunik ez izatea.

g) Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

5._Eskabideak.

Prestakuntzarako laguntza jaso nahi dutenek deialdian parte hartzeko eskabidea eskuratzen ahalko dute dohain Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioan. Bete ondoren, han berean aurkeztu beharko dute. Halaber, eskabideak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidearekin batera, hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NANaren edo, kasua bada, pasaportearen fotokopia konpultsatua.

b) Lizentziatu tituluaren fotokopia konpultsatua. Titulu horretan ikasketak noiz amaitu ziren adierazten ez bada, unibertsitateak egiaztagiri bat eman beharko du datu hori zehazteko. Titulua atzerriko unibertsitate batek ematen badu, ikasketak homologatuta daudela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

c) Bizitokia Nafarroan dela frogatzen duen ziurtagiria.

d) Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira zehatz-mehatz aipatutako merezimendu guztiak bai eta dagozkien zertifikazioak ere. Merezimenduen fasean, espediente akademikoa baloratzeko, egiaztagiri akademikoak aurkeztuko dira, izandako kalifikazioak eta haiek lortu diren datak zehatz-mehatz adierazita.

Agiri guztiek jatorrizkoak izan beharko dute edo konpultsatutako fotokopiak.

Epe barrenean aurkeztutako eskabidean behar diren datu guztiak jasotzen ez badira, edo eskatutako agiriak erantsi ez bazaizkio, interesatuari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean akatsak zuzendu edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinarazten zaio, hori egiten ez badu, eskariari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpen bat emanen da eta interesatuari jakinaraziko.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko dokumentuak aurkeztu ez badira, ezin izanen da hori zuzendu.

Prestakuntza bekak jasotzeko eskabidea aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdia arautzen duten oinarriak onartzea.

6._Hautapen prozedura.

Ebaluazio Batzorde batek aztertu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute batzordea:

Mahaiburua: Europako Eraikuntza Prozesuan Parte Hartzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Europako Eraikuntza Prozesuan Parte Hartzeko Zerbitzuko ordezkari bat.

Mahaikidea: Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko ordezkari bat.

Mahaikidea: Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko ordezkari bat.

Idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioaren ordezkari bat.

Ordezko idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioko ordezkari bat.

Hautapen prozesua merezimendu lehiaketak eta buruz buruko elkarrizketak osatuko dute. Amaierako kalifikazioa izanen da merezimendu lehiaketan eta buruz buruko elkarrizketan izandakoen batuketa.

6.1. Merezimendu lehiaketa.

Ebaluazio Batzordeak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak kalifikatuko ditu ondokoaren arabera:

I. Ikasketa espedientea: honako mailakatze honi jarraikiz: ikasgai bakoitzeko kredituen batuketa lortutako notarekin biderkatua; lortutako baloreen batuketa titulazioko kreditu kopuru osoarekin zatitua, modu honetara:

_Ohorezko matrikularekin eskuratutako kredituak x 4 puntu.

_Bikainarekin eskuratutako kredituak x 3 puntu.

_Oso ongirekin eskuratutako kredituak x 2 puntu.

_Nahikorekin eskuratutako kredituak x 1 puntu.

Gai kalifikazioa eta konbalidazioak "nahiko" gisa zenbatuko dira x 1 puntu.

II. Beken jardueren esparruari loturiko arloetako prestakuntza:

_Graduatu-ondoko edo master ikastaroak, gutxienez 300 orduko iraupena badute: 1 puntu, haietako bakoitza.

_Argitalpen tekniko edo zientifikoak: 0,25 puntu, haietako bakoitza.

_20 ordu baino gehiagoko jardunaldi, ikastaro edo mintegiak: 0,25 puntu, haietako bakoitza.

_Erasmus programako beka batez baliatzeagatik edo Europako Batasuneko herrietan 4 hilabetez edo gehiagoz egoteagatik: 1 puntu.

III. Hizkuntzak:

_Hizkuntza Eskola Ofizialean edo beste establezimendu publiko batean edo pribatu homologatu batean gainditutako frantses, ingeles edo alemaneko ikasturte bakoitzeko: 0,25 puntu, haietako bakoitza.

_Hizkuntza Eskola Ofizialean edo beste establezimendu publiko batean edo pribatu homologatu batean gainditutako Europako Batasuneko gainerako hizkuntzetako ikasturte bakoitzeko: 0,15 puntu, haietako bakoitza.

_Hizkuntza Eskola Ofizialean edo beste establezimendu publiko batean edo pribatu homologatu batean gainditutako frantses, ingeles edo alemaneko titulu bakoitzeko:

Oinarrizko zikloa edo baliokidea: 1 puntu.

Goiko zikloa edo baliokidea: 1 puntu.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan. Beraz bi puntu emanen dira.

Hizkuntza bereko titulu bat baino gehiago aurkezten badira eta baliokideak badira, haietako bat bakarra hartuko da kontuan.

_Hizkuntza Eskola Ofizialean edo beste establezimendu publiko batean edo pribatu homologatu batean gainditutako Europako Batasuneko gainerako hizkuntzetako titulu bakoitzeko:

Oinarrizko zikloa edo baliokidea: 0,5 puntu.

Goiko zikloa edo baliokidea: 0,5 puntu.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan. Beraz bi puntu emanen dira.

Hizkuntza bereko titulu bat baino gehiago aurkezten badira eta baliokideak badira, haietako bat bakarra hartuko da kontuan.

Gutxienez 2,5 puntu lortu beharko dira merezimendu lehiaketa gainditu eta buruz buruko elkarrizketaren fasera igarotzeko.

6.2. Buruz buruko elkarrizketa.

Buruz buruko elkarrizketa 0 puntutik 5era bitarte baloratuko da. Elkarrizketa gainditzeko gutxienez 2,5 puntu beharko dira.

Honako hauek izanen dira baloratzeko irizpideak: izangaiek egiaztatutako hizkuntzen jakite maila, Europako gaiei buruzko ezagutza aitortua, erantzunen argitasuna eta ordena eta gai diferenteak lotzeko gaitasuna.

Elkarrizketa egiteko tokia eta eguna aldez aurretik, eta behar den denboraz, jakinaraziko zaizkie hautatutako izangaiei.

7._Hautatuen zerrenda.

Hautapen prozesua amaiturik, Ebaluazio Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioko iragarki oholean argitaratuko du izangai hautatuen zerrenda, eskuratutako puntuen arabera ordenatua. Halaber, organo eskudunari proposamena igorriko dio, hasteko, bi onuradunaren alde eta betiere izaera loteslearekin.

Hautatuak izan arren hasiera batean laguntzarik lortu ez duten izangaiek zerrenda bat osatuko dute, gero deituak izan ahal izateko, deialdian lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

Ebaluazio Batzordeak, izangairik hautatzen ez badu edo eskainitako laguntza kopurua betetzen ez bada, deialdia osorik zein hein batean bete gabe deklaratzen ahalko du.

8._Ebazpena.

Ebazpen proposamena ikusirik, organo eskudunak prestakuntza bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

Laguntzen esleipena eta, kasua bada, gainerako eskaeren ukoa interesatuei jakinaraziko zaizkie, guztiendako administrazio prozedurari buruzko legedian agindu bezala, eta, era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioko iragarki oholean argitaratuko dira. Laguntzen esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako betebeharrak zehaztuko dira.

Prestakuntzarako laguntzak jasotzen dituzten onuradunek hasi beharko dute organo eskudunak agintzen dien egunean edo, bestela, esleipena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean. Horrela egiten ez badute, onuradunak bekari behin betikoz uko egiten diola ulertuko da, non eta ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ez dagoen.

Jarduerak hasten direnean, eta Nafarroako Ogasun Publikoko zergadunak badira, onuradunek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute zerga betebeharretan egunean daudela egiaztatzeko, bai eta zinpeko aitorpen edo promesa ere, helburu bererako bestelako departamentu, administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuen laguntza publiko bateraezinik ez direla jasotzen ari frogatzeko. Hori gertatuz gero, bateraezintasun hori dela-eta laguntzaren esleipena baliogabetzen ahalko da.

Foru agindu honen bidez eskainitako laguntzak hiru hilabeteko epean ebatzi beharko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori iraganik ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, eskaerak, administrazioaren isiltasunaz, ukatutzat joko dira.

Eskaeren berariazko edo balizko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, guztiendako administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9._Bekadunen betebeharrak eta eskubideak.

Onuradunek tutore bana izanen dute. Tutoreak haien eginkizun zehatzak ezarriko ditu, ordutegiak finkatu ditu eta betebeharrak eta jarduerak betetzen direla begiratuko du, haren ardura izanen baita ere haiek gainbegiratzea.

Prestakuntza jasotzen ari direnek laguntza emateko arrazoia izan zen jarduera egin eta egiaztatzeko konpromisoa hartuko dute. Izan ere, bukatutakoan egindako lanari buruzko txosten bat aurkeztu beharko dute, bai eta lortutako emaitzak ere, tutorearen oniritziarekin. Bestalde, bekadunei prestakuntza aldiaren gaineko ziurtagiri bat emanen zaie, baldin eta aipatu txostena aurkeztu badute. Agirian agertuko da epe horretako aprobetxatze maila.

Edozein kasutan ere, apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuko 19. artikuluan ezarritako eginbehar orokorrak bete beharko dituzte. Esleitzeko ebazpenean agertuko dira eginbehar horiek. Bete ezean, laguntzak aldi baterako edo behin betikoz kenduko dira, foru dekretu horretako 20. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Bekaldiaren hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko oporraldia emanen zaie bekadunei.

Bekadunak, astean, gehienez 30 orduz arituko dira.

Eskubide horiek erabiliko dira jarduketak egiten diren administrazio unitatearen barne edo funtzionamendu araubideari jarraikiz.

10._Laguntzaren izaera. Erantzukizuna.

Laguntzak emateak ez du inolaz ere sortuko lan harremanik, kontratu edo estatutu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

Erantzukizunei dagokienez, apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuko 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F0505331