43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

451/2005 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Carcar-Andosilla-San Adriango hustubidea aldatzea AN-144 finkan" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urriaren 27ko 1290/2004 Ebazpenaren bidez, "Carcar-Andosilla-San Adriango hustubidea aldatzea AN-144 finkan" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 2ko 267/2005 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, otsailaren 21eko 31/2005 Foru Dekretuaren bidez, "Carcar-Andosilla-San Adriango hustubidea aldatzea AN-144 finkan" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Andosillako Udaleko alkateari dei egitea, 2005eko apirilaren 21ean udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Andosillako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2005eko martxoaren 16an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0504562