43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

2004ko Lurraldearen gaineko kontribuzioko salbuespenak, aurreko iraileko uholdeak direla-eta

Urtarrilaren 10eko 2/2005 Foru Dekretuak (2005eko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, urtarrilaren 28an) 2004ko lurraldearen gaineko kontribuziotik salbuesteko prozedura arautu zuen, bai eta salbuespen horren ondorioz dirusarreren galera nozituko duten Udalerrietako Udalei eman beharreko konpentsazioak ere.

Horiek horrela, interesatuei jakinarazten zaie ezen hilabeteko epea izanen dutela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Udalari eskatu ahal izateko aipatu kontribuziotik salbuesteko eta, zerbait ordaindu badute, zenbateko hori itzultzeko.

Buñuelen, 2005eko urtarrilaren 28an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0505540