43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Lizarrako kirol klubendako dirulaguntzen deialdia

Xedea: Lizarrako klubendako 2005eko dirulaguntzak ematea, hartarako ezarritako oinarriei jarraituz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 104.879,94 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: 2005eko maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitarte.

Onuradunak: kirol klubak, legearen arabera eratuak, betiere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol kluben erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan agertzen badira.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan ezarritakoak. Oinarriak eta beharrezkoak diren gainerako agiriak interesatuen eskura egonen dira, Lizarrako Udaleko Kirolen bulegoan.

Lizarran, 2005eko martxoaren 16an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0504548