43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

7. poligonoko 1299. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Corellako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko otsailaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 7. poligonoko 1299. lurzatiaren xehetasun azterlana, "Obras y Servicios Mellado López, S.L." merkataritzako enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2005eko martxoaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0503821