43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

34/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentutik Ordainketa Erakundeko Laguntza Juridikoaren Bulegoa eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Argibide Bulegoa kentzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren irailaren 1eko 33/2003 Foru Aginduaren bidez Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoak ezarri ziren.

Antolamendu beharrek izandako bilakaera dela-eta, komenigarria da bi bulego hauek kentzea: Ordainketa Erakundeko Laguntza Juridikoaren Bulegoa, Departamentuko Idazkaritza Teknikokoa; eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Argibide Bulegoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Ordainketa Erakundeko Laguntza Juridikoaren Bulegoa eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Argibide Bulegoa kentzea.

1. Kendu egin da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikotik Ordainketa Erakundeko Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

2. Kendu egin da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusitik Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Argibide Bulegoa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko otsailaren 21ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0503017