43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

2/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Azpiegituren Bulegoa aldatzen duena.

Abenduaren 15eko 343/1995 Foru Aginduaren bitartez, Toki Azpiegituren Bulegoa sortu eta haren eginkizunak ezarri ziren.

Irailaren 15eko 324/2003 Foru Aginduaren bidez, Toki Azpiegituren Lankidetza Teknikorako Atalari atxiki zitzaion aipatu bulegoa.

Orain beharrezkoa da Toki Azpiegituren Bulegoaren eginkizunak aldatzea, Toki Azpiegituren Planaren euskarri informatikoa izan behar baitu eta Plan horretako espediente guztiak kudeatu, eta ez argiteria publikoari dagozkion espedienteak bakarrik, abenduaren 15eko 343/1995 Foru Aginduan ezartzen zen moduan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Toki Azpiegituren Lankidetza Teknikorako Atalari atxikita dagoen Toki Azpiegituren Bulegoa aldatzea, eta eginkizun hauek ezartzea:

a) Gpi/Sap sistemako taula estandar eta orokorrak administratzea, espedienteen karga automatikoa prestatzea.

b) Gpi/Sap sistemari erantsitako word dokumentuen sorkuntza automatikoaren parametrizazioa (dokumentu, plantilla eta aldagaien ereduak).

c) Gpi/Sap sistemako informazio ez-estandarra lortzeko Queries-en definizioa eta beste ingurune batzuetarako migrazioa.

d) Erantsitako informazioaren sorkuntza eta Azpiegitura Planetako estatistika.

e) Zerbitzuko amaierako erabiltzaileei aholku ematea Gpi/Sap sistemako tresnen erabilerari buruz.

f) Azpiegituren Planetan hautaketa adierazleak kalkulatzea (DIG, RI, CSP), eta Planetako lehenestearekin zerikusia duten funtzionalitateak garatzea.

g) Informazio sistemen inguruko beste zeregin batzuk, Zerbitzuaren interesekoak badira.

h) Toki Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko buruak ematen dion eginkizun oro.

2. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzura eta Toki Administrazioko Idazkaritza Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 2an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0503247