34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

121/2005 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, "Iruñeko Udala" entitatearen lan hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 1/2005-F).

Ikusirik "Iruñeko Udala" entitatearen lan hitzarmen kolektiboaren testua, negoziazio batzordeak izenpetua (espediente zenbakia: 1/2005-F).

Gertakariak:

1. 2005eko urtarrilaren 20an, departamentu honetan sartu da udalaren eta funtzionarioen legezko ordezkariek 2004ko abenduaren 29an izenpeturiko dokumentazioa, enpresaren eta langileen ordezkariek erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko igorria. Akordio horretan Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzak ezartzen dira, 2004-2007 denboraldirako.

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du gaur egungo Langileen Estatutuko III. Tituluan arautzen diren lan-hitzarmen kolektiboak eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 84. artikuluan aipatzen diren akordio kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori, Lan-zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, eskualdatutako lan-zerbitzuak Departamentu honi esleitzen baitizkio.

2. Akordio honek Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuari buruzko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan arautzen diren akordio kolektiboen baldintzak betetzen ditu. Hori dela eta, bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 84. artikuluko 3. atalean, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legearen bidez emandako idazketan, xedatutakoarekin bat.

3. Hitzarmen eta akordio kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. "Iruñeko Udala" entitatearen akordio kolektiboa erregistratzea, Lan-hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia Negoziazio Batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 7an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

IRUÑEKO UDALEKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO FUNTZIONARIOEN 2004-2007 URTEETARAKO LAN-BALDINTZEI BURUZKO AKORDIOA

1. artikulua. Akordio honen xedea da Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek beren funtzionarioekin izanen dituzten harremanak arautzea, eta oinarrizko akordio honen indarraldia 2004ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31 artekoa izanen da.

2. artikulua. Aurrekoa gorabehera, akordio honetan biltzen diren xehetasun eta zehaztasun batzuk bat-banaka negoziatzen ahal dira, aldeetakoren batek hala eskatzen badu, eta betiere udalez gaineko arauak aplikatu behar badira edo Nafarroako Gobernuarekiko negoziazio kolektiboan hitzarmen honen indarraldian jasotako hobekuntza onargarrien ondorioz.

Haur-eskolen erakunde autonomoaren ordezkaritza sindikalaren kasua oso berezia denez, xehetasun eta zehaztasunak hitzarmen hau sinatu eta gero negoziatuko dira erakunde horrekin, bertan osatuko den mahai batean, non aztertuko baitira Mahai Orokorrean erabaki gabe gelditutako gai espezifikoak, berek hautatutako ordezkariekin.

3. artikulua. Hitzarmeneko eta paritarioko akordioak bermatzen eta errespetatzen dira, bai eta indarrean diren xedapenen arabera eskuratutako eskubideak ere.

4. artikulua. Lansariak.

Aplikagarri izanen da Nafarroako Aurrekontuen foru legeetan urte bakoitzean administrazio publikoetako funtzionarioentzat erabakitzen den gehikuntza, Negoziazio Mahai Orokorrean eztabaidatu ondoren.

Ordainsarien gehikuntza orokorraren gehigarri gisa, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileei honako ordainketa neurri berariazkoak aplikatzea erabaki da.

a) 100eko 4ko igoera lanpostuari dagozkion ordainsarietan (lanpostu osagarria, berariazko osagarria) C, D eta E mailetako lanpostuei atxikitako funtzionarientzat, honako lanpostu eta taldeak alde batera utzirik:

1. Funtzionarioentzat soilik diren zuzendaritza eta burutzak.

2. Dedikazio esklusiboa berekin dakarten ordainsari osagarriak dituzten lanpostuak.

3. Udaltzaingoko eta Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko langileak.

4. Osasun arloko langileak.

Igoera hori honela aplikatuko da: 2004. urtean 100eko 2 eta 2005. urtean beste 100eko 2.

b) 100eko 2ko igoera aplikatzea lanpostuaren ordainsari osagarriei (lanpostu osagarria, berariazko osagarria) A eta B mailetako lanpostuei atxikitako funtzionarientzat, honako lanpostu eta taldeak alde batera utzirik:

1. Funtzionarioentzat soilik diren zuzendaritza eta burutzak.

2. Dedikazio esklusiboa berekin dakarten ordainsari osagarriak dituzten lanpostuak.

3. Bateraezintasunaren osagarria eta lanpostuaren osagarria, biak batera, dituzten lanpostuak.

4. Udaltzaingoko eta Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko langileak.

5. Osasun arloko langileak.

Igoera hori honela aplikatuko da: 2004. urtean 100eko 1 eta 2005. urtean beste 100eko 1.

c) 100eko 2ko igoera aplikatzea lanpostuaren ordainsari osagarriei (lanpostu osagarria, berariazko osagarria) A eta B mailetako lanpostuei atxikitako funtzionarientzat, honako lanpostu eta taldeak alde batera utzirik:

Igoera hori honela aplikatuko da: 2004. urtean 100eko 4 eta 2005. urtean beste 100eko 4.

Bestelako egoerak:

400.400 lanpostuak, "0 mantentze lanak" egiteagatik, 100eko 10eko arrisku bereziaren osagarria izanen du. Eginkizun horiek lanpostuarenetan beretan sartuko dira.

Plantilla organikoaren I. eranskinean jasotako lanpostuetan diharduten langileei, 3 hilabetetik gorako kontratua baldin badute, 251/93 Legegintzako Foru Dekretuko 50. artikuluan jasotako familia-laguntza kontzeptua aplikatuko zaie. Laugarren hilabetean eginen da, aplikazio hori, interesatuak aldez aurretik eskaturik, eta lehenbiziko hiletik izanen du atzerako eragina.

Lana gauez eta jaiegunetan egiten duten langileek, urtebete igaroak mugaeguntzat harturik, oporraldiari dagokion ordainsari gisa, aurreko urtean gaueko eta jaiegunetako lanaren aldera jasotako batez bestekoa eskuratzeko eskubidea izanen dute.

Udalak esku hartzen duen zerbitzu-eskualdaketako prozesuetan ziurtatu eginen da tartean diren langileei prozesu horien berri garbi emanen zaiela, haien eskubideak aintzat hartuak izan daitezen eta etorkizunean diskriminazio egoerarik izan ez dadin.

Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren arteko ordainsarien parekatzeari buruz 2003ko apirilaren 28ko Osoko Bilkuran hartutako Akordioaren garapenaren ondorioz, udal organo eskudunak onetsi eta gero, ordainsari-aldaketak gertatzen direnean, osagarrien aldaketaren bidez islatuko dira aldaketak.

5. artikulua. Asteko lanaldia.

5.1. Martxoaren 16ko Foru Legearen eta martxoaren 16ko 9/1999 Foru Legearen aplikazioa, honako irizpide hauekin:

Oro har, urtean 1.592 orduko lanaldia ezartzen da, honako salbuespen hauekin:

Kopuru horri benetako presentziatik sortzen diren bidezko ordu-konpentsazioak aplikatu behar zaizkio:

A) Goiz, arratsalde eta gaueko txanda: 1.457 ordu.

B) Gaueko txanda finkoa: 1.535 ordu.

C) Goiz eta arratsaldeko txanda, eta igande eta jaiegunetan ere lana: 1.554 ordu.

D) Goizeko txanda eta igande eta jaiegunetan ere lana: 1.569 ordu.

E) Lanaldi zatitua, eta igande eta jaiegunetan ere lana: 1.569 ordu.

F) Goiz eta arratsaldeko txanda, lanaldi zatituan: 1.569 ordu.

Udaltzainentzat lanaldia 8 orduko txandaz osatua izanen da, eta oro har A atala aplikatuko zaie, bai ordu-kontaketarako bai txanda-banaketarako.

Urtero, sindikatuei kontsulta eginik, bulegoetako egutegia onetsiko da, eta bertan jasoko dira epe-kontaketarako eta urteko lanaldirako ondoriorik gabeko jaiegunak eta egun baliogabeak.

Urteko lanaldian ordu-beherakada gertatzen bada ere, ez da gutxituko gaur egun urtean lan egiten den egunen kopurua, baizik eta eguneko ordu-kopurua, betiere horrek ez badio trabarik orain egiten orain ematen diren diren zerbitzuak emateari, eta joera nagusia 35 orduranzkoa izanen da.

Ez da kontatuko "txanda" gisa une berezietan zerbitzuak ematea.

Administrazioaren eta sindikatuetako ordezkarien asmoa da absentismoa gutxitzea eta lanpostuan egotearen kontrola hobetzea; horretarako hartuko dira, bi aldeetako ordezkariekin, hori guztia hobetzeko neurriak.

Lanera berandu iritsiz gero edo agertu ezean, justifikatzen ez bada, lanik egin gabeko denborari dagozkion ordainsariak automatikoki deskontatzea.

5.2. Sanferminetako lanaldi berezia.

Lehena._Atal honetan xedatutakoa sanferminetan ematen diren zerbitzuei aplikatzekoa da, uztailaren 6tik 14ra bitarte alegia.

Bigarren._Uztailaren 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta14a jaieguntzat hartuko dira ohiko lanaldi osoa edo normala baino luzeagoa egin behar dute¡en langileen kasuan. Uztailaren 5etik 6rako eta 14tik 15erako gaueko lan-txandak, sanferminetako ordutegiaren araberakoak, jaiegunetakotzat hartuko dira.

5.2.1. Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuak.

Lehena._Lehenbiziko txanda 7:00etatik 15:30era, honako baldintza hauekin:

a) Txanda horretan lan egiten dutenek gaueko laneko ordu bati dagokiona kobratuko dute lanaldi bakoitzeko.

b) Txanda horretan lan egiten dutenek aparteko ordu bati dagokion diru-ordaina jasoko dute lanaldi bakoitzeko.

Bigarrena._Bigarren txanda 15:30etik 24:00etara beteko da, honako baldintza hauekin:

a) Txanda horretan lan egiten dutenek gaueko bi orduri dagokien diru-ordaina jasoko dute lanaldi bakoitzeko.

b) Txanda horretan lan egiten dutenek aparteko ordu bati dagokion diru-ordaina jasoko dute lanaldi bakoitzeko.

Hirugarrena._Hirugarren txanda 24:00,00etatik 8:00era beteko da, honako baldintza hauekin:

a) Txanda honetakoek 23:00etatik 6:30era bitarteko ordutegia izanen dute uztailaren 14tik 15erako gauean.

b) Txanda horretan lan egiten dutenek gaueko zortzi orduri dagokien diru-ordaina jasoko dute lanaldi bakoitzeko.

c) Txanda horretan lan egiten dutenek aparteko ordu bati dagokion diru-ordaina jasoko dute lanaldi bakoitzeko.

Laugarrena._Bi atseden egun (6tik 14ra bitarteko jaiegunetan), eta 5erako eta 15erako, berriz, ofizial eta sarjentu arduradunek ezartzen dituztenak.

Halaber, Ordainsarien Erregelamenduko 43. artikuluko b) atalaren arabera, bidezko izanen da 8 orduko jaiegunari dagokion dirukopurua eskuratzea, eta 8 ordu kontatuko dira urteko lanaldirako.

Bosgarrena._Udaltzaingorako Akordio honetako konpentsazioak, bai denborazkoak bai diruzkoak, honela gauza daitezke:

A) 4 "SF" denboraz.

B) 4 "SF" jaiegunetako aparteko orduz (gauekoak, hala badira).

C) 2 "SF" denboraz eta beste 2 jaiegunetako aparteko orduz (gauekoak, hala badira).

5.2.2. Udalaren beste zerbitzu batzuk.

Gainerako udal zerbitzuetan, ohiko lanaldi osoan edo ohikoa baino luzeagoan diharduten funtzionarioek, lanaldi osotzat harturik benetako lan orduak gutxienez sei direla, aparteko bi orduri dagokien diru-ordaina jasoko dute benetako lan egun bakoitzeko.

6. artikulua. Udal Funtzionarioen Erretiro Erregelamendura bildutako funtzionarioen kasuan, erretiratzeko K-6 gutxienekoari eusten zaio, behar bezala eguneraturik urte bakoitzari dagozkion gehikuntza-portzentajeekin, Iruñeko Udal Aurrekontuaren kargura.

7. artikulua. Pasiboen 10/2003 Foru Legea onetsiz geroztik, 2007ra bitarteko ezarpen-iragaitzaldian, aztertuko da nola bermatu hartara bildutako funtzionarioei, ahal izanez gero, aurreko urtean erretiratu balira egokituko zitzaiekeen erretiroa. Betiere, indarra duen legeriaren arabera eragozpenik ez bada.

Batzorde bat osatuko da, Administrazioak eta sindikatu sinatzaileek osatua, errelebo-kontratua eta pentsio-plan misto bat ezar ote daitekeen aztertzeko.

8. artikulua. Oporrak, lizentziak, baimenak. Lanaldia murriztea. Beste batzuk.

Indarrean jarraitzen du Iruñeko Udalean, 2002ko azaroaren 28an Osoko Bilkuran hartutako Erabakia, (2003ko urtarrilaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), honako hauei buruz:

_Oporrak, lizentziak, baimenak.

Urriaren 30eko 348/2000 Foru Dekretua (2000ko azaroaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen araubideari buruzkoa.

Uztailaren 2ko 144/2002 Foru Dekretuak aldatu zuen (2002ko abuztuaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

9.e) artikuluari dagokionez, ordaindu gabeko lizentzia bi hilabetekoa edo gutxiagokoa bada, oporraldirako eskubidea bere horretan geldituko da, eta ordainsarietan murrizketa eginen da.

Kasu bakoitzean egokitzen diren baimen ordainduko egunak har daitezke, betiere gertaera kausatzailea kontuan harturik, baldin eta zerbitzuaren beharrekin oztopo egiten ez badute, haien iraunaldi osoan.

Zesareazko erditzea, hala bada, bost egun baino gehiagoko ospitalizaziotzat hartuko da.

Lanaldia murriztea:

Apirilaren 28ko 113/1997 Foru Dekretua (1997ko maiatzaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langileen lanaldi-murrizketa arautzen duena.

30/1998 Foru Dekretuak aldatu zuen (1998ko otsailaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Eta 179/2002 Foru Dekretuak aldatu zuen (2002ko irailaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Beste batzuk:

Aurreko atalek diotenaren ildotik, hitzarmen honetara bildutako langileei aplikatuko zaizkie Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat Langileriaren Estatutuaren erregelamendua garatzeko onesten dituen arauak, udalaren organo eskudunak aldez aurretik negoziatu eta onetsirik.

9. artikulua. 2005. urtean zehar, proposatuko zaizkio, dagokion organoari, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 10. artikuluak ezarritako lekualdatze lehiaketa bereziak onesten dituen baldintzak, hark onets ditzan.

10. artikulua. Zerbitzuek zerrenda bat eginen dute hilero, eta zerbitzu horretako langileek gauez egindako lan orduak jasoko dituzte bertan.

Gaueko 10etatik goizeko 8ak artekoak hartzen dira gaueko ordutzat. Ez da kontatuko ordu erditik beherako zatirik.

2. eranskinean ageri diren guardia lokalizatuen ordainei buruzko kontzeptuak eta zenbatekoak onestea, eta gauza bera langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzearen, ezkontzetan egotearen, erregistroa irekitzearen eta Udalari laguntzeko Segizioan parte hartzearen kasuetan ere.

11. artikulua. Orain ezarritako ordutegietan eta lan txandetan aldaketarik egiteko, eta gauza bera atsedenaldi, opor eta egutegiko aldaketa onetsietan, akordio hau sinatu duten sindikatuekin negoziatu beharko da.

Txanda-aldaketak 36 orduko aurrerapenarekin adieraziko zaizkie dagokien langileei, ustekabeko larrialdiko kasu behar bezala justifikatuetan izan ezik. Eta, ahal izanez gero, gutxienez 12 orduko tartea gordeko da txanden artean.

Zerbitzuak eta txandak aldatzen ahal dira, dagokienen adostasunarekin betiere, aldaketa aldez aurretik justifikaturik eta kasuan kasuko buruaren onespen espresuarekin.

12. artikulua. Aparteko orduak kasu berezietan baizik ez dira eginen, eta dagokion zerbitzuak justifikatu egin beharko ditu. Egin behar izanez gero, denboratan jaso daiteke haien ordaina, eta kasu horretan hiruhilekoaren barnean likidatu beharko dira.

Zerbitzuaren beharrek eraginik lanpostuan egoteko eskaera egiten bazaio norbaiti eta bere egun librean edo oporretan baldin badago langile hori, aparteko ordutan emanen zaio horren ordaina, egindako orduei 100eko 1,25 aplikatu ondoren.

Aurreko lerroaldean adierazitakoa gorabehera, elur-izotzak kentzen zuzenean ibiltzen diren langileek aparteko ordu bakoitzeko izanen duten ordainsaria honela finkatuko da: egindako orduei 100eko 1,25 aplikatuz, eta ordaina ordutan jaso nahi izanez gero, laneguneko aparteko ordu bakoitzeko = 2,5 ordu, eta aparteko jaieguneko ordu bakoitzeko = 3 ordu.

13. artikulua. Norberaren ibilgailua erabiliz gero, kilometrajea ordainduko da. Eskaerak Lehendakaritzako zinegotzi delegatuaren ebazpenez tramitatuko dira, kasuko alorreko zuzendariak proposaturik.

14. artikulua. Aplikatzekoa den legeria gorabehera, Langileriaren Batzordeari langileen plantilla organikoaren urteko proiektua igorriko zaio, txostena eman dezan. Halaber, Batzordeak deialdietan parte hartu ahal izateko, ordezkari bat izendatuko du, eta txostena emateko eskua ere izanen du, egoki iruditzen bazaio.

Plantilla handitzeari buruzko azterlan bat eginen da, eta halaber Plantilla Organikoarena eta sailakapenarena.

Gainera, zerbitzu batean pilatutako aparteko orduak gehiegi direla frogatzen bada, zerbitzua berehala handitzeko eskaera eginen da.

Lanpostuetan aldi batez aritzeko lehentasunari dagokionez, ordezkapenerako irizpideei buruz 3. eranskin gisa ageri den dokumentua onestea erabaki da.

15. artikulua. Bizitza-aseguruko eta lan-ezintasuneko polizak 30.050,60 euro bitarteko estaldura emanen du berezko heriotzaren kasurako, 60.101,20 euro istripuaren ondoriozko heriotzaren kasurako eta 84.141,69 euro istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor edo erabatekoaren kasurako. Estaldura horiek ezin dira metatu.

Oraingo kontratuaren indarraldia bukatzen denean, aseguru-poliza adjudikatzeko oinarri izanen diren estaldura berriek nahitaez izan beharko dute oraingoen indarraldiaren hasieratik metaturiko KPIa eguneratzearen ondorioz sortzen den emaitzarainokoak.

16. artikulua. Lanpostua eskuratzeko gida-baimena eskatu zaien langileei eta erabiltzea beren borondatez onartu dutenei haien arauzko berrikuntzarako gastuak itzuliko zaizkie. Erakunde eskudunak ezartzen duen kosturainokoa izanen da laguntza hori, hertsiki harturik, kudeatzaile-komisiorik, errekargurik, isunik eta bestelakorik gabe.

17. artikulua. Udalaren jabetzako ibilgailuak, bai gidariak bai bidaideak babesten dituen poliza bitartez aseguratuak egonen dira, eta IITa pasatua izan beharko dute.

18. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzua behin betikoz zehaztea.

Hitzarmen hau indarrean den bitartean, udalaren arauak eguneratuko dira eta erregelamendu bat onartuko, da Iruñeko Udalaren Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuaren eta Ikuskatzailetza medikoaren antolamendua eta funtzionamendua arautuko dituena. Halaber, lan baldintzen, osasunaren eta higienearen azterketari jarraipena emanen zaio, gutxienez 50 pertsonak beren zerbitzuak ematen dituzten lantegietan edo ezinbestean erabili beharreko instalazioak daudenetan, bete beharrezkoak diren hobekuntzen proposamen baloratuak eginen dira. Hurrengo urteetan azterlana gainerako lantegietara hedatuko da, eta behar diren aurrekontu sailak sortuko dira.

Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideek hilean 20 orduko kreditua izanen dute, eskubide hori legez onartua duten sindikatu bakoitzeko kideen baldintza berdinetan. Langile Batzordean ordezkaritza duen sindikatu bakoitzak ordezkari bat izenda dezake batzorde horretarako.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak eta gainerako legeria indardunak xedatzen duena betetzea.

19. artikulua. 4. eranskinean dagoen Prestakuntza Plana onestea.

20. artikulua. Funtzionarioentzako eta haien seme-alabentzako ikasketa-laguntzak.

1. Ikasketa-laguntzak funtzionarioei emanen zaizkiei, beren seme-alaben gastuetarako, 1987an emandako baldintza berdinetan, eta honako dirukopuru hauen arabera:

Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza (OHO) DBHko 1.a eta 2.a. 120 euro.

BBB, UBI, LH1, LH2, DBH 3.a eta 4.a. 235 euro.

LH3, Unibertsitate-eskolak, Hizkuntz eskolak eta Akademiak (ikasketa ofizialak): 340 euro.

Iruñeko unibertsitateetako fakultateak: 520 euro.

Iruñetik kanpoko unibertsitateetako fakultateak: 1.165 euro.

Hizkuntza Eskola Ofiziala (matrikula): 100eko 100.

Joaquín Maya Musika-eskola: 100eko 100.

Hezkuntza berezia (21 urte arte): 100eko 100.

Hezkuntza berezia: 21 urte betetakoan eta 25 betetzean hasitako ikasturtearen bukaera bitarte, gehienezko dirukopuru bat ezartzen da, 2.650 euro, "gizarte laguntza" kontzeptuan, ikasketa-laguntzen portzentajeen menpekoa, Gizarte Zerbitzuen Alorraren adostasun txostenaren bitartez justifikatu beharko diren prestakuntza-premietarako.

Haur eskolak (0tik a 3 urte bitarte). Hileko ordainagiriak aurretik aurkeztu beharko dira, eta abuztua-ekaina tarterako, biak barne, gehienez ere 520 euroko dirukopurua ezartzen da.

Aplikatzeko portzentajeak, familia-unitatearen dirusarrera osoak zati unitatekideak egitetik sortzen den zatiduraren arabera, honako hauek izanen dira:

4.200 urte arte: 100eko 100.

4.200 eurotik 5.100 euro bitarte: 100eko 90.

5.100 eurotik 6.000 euro bitarte: 100eko 80.

6.000 eurotik 6.900 euro bitarte: 100eko 60.

6.900 eurotik 7.500 euro bitarte: 100eko 40.

7.500 eurotik 8.100 euro bitarte: 100eko 20.

Laguntza horiek errepikatzaileentzat ere izango dira, behin bakarrik, OHO, DBH, BBB, LH 1 eta 2ko ikasturte bakoitzean. Unibertsitateko ikasketen kasuan, behin bakarrik karreran osoan zehar.

2. Funtzionarioei, gorago adierazitako kasuetan, matrikula ordainduko zaie, betiere beka eskatu badute eta haren zenbatekoa udalaren laguntzatik deskontatuko da, eta 465ko muga ezarriko da pertsonako.

Halaber, ordaindu ahal izanen dira, baldin eta beste laguntza batzuetara bildu ezina agiriz frogatzen bada eta udalaren arauak aplikagarri badira.

Aurrekontuan dagoen diruaren arabera, atzerriko hizkuntzak ikasteko akordioak egiten ahal dira, interesatuek lortutako ezagupenak beren lanpostuan erabiltzeko konpromisoa hartzen badute.

3. Ikasketa-laguntzetarako eskubidea funtzionarioen ezkontideei ere onartzen zaie, haientzat dagoen zenbateko berdinarekin (465 euro gehienez ere), eta diru hori jasotzeko honakoak frogatu beharko dituzte:

_Gizarte Segurantzan alta emanda egon ez izana, edo eta, laguntza eskatzen deneko urtean langabezian egotea, baina langabezia-laguntzarik gabe.

_Diru aldetik, funtzionarioaren kontura bizitzea.

Inguruabar horiek urte osoan gertatu ez badira, zenbat hilabetetan gertatu diren, hein harexetan aplikatuko dira, laguntza jasotzeko eskubidea gertatzen den egunaren hurrengo hilabete naturaletik kontatzen hasi eta laguntza jasotzeko eskubidea bukatzen den hilera arte.

21. artikulua. 3.005,06 euro jarriko dira Langile Batzordearen bidez proposatzen diren kirol, kultur eta aisialdirako jarduerak sustatzeko. Laguntza hauek eta Iruñeko Udaleko edozein organoren bidez bideratzen direnak bateraezinak izanen dira.

22. artikulua. Aurrerakin-funtsa ezarriko da langile finkoentzat,120.202,42 eurokoa arruntetarako, eta 120.202,42 eurokoa berezietarako, V. eranskinean ageri den araudiari jarraikiz.

Aurreko dirukopuruak 132.000raino igoko dira 2006an.

Azaroaren 15a iristen denean kontusail horietako bat agortu bada eta, hala ere, itxaron-zerrenda badago, beste kontsusailean dirurik badago, diru hori lehen kontusaileko eskaerak betetzera etorriko litzateke erabat gastatzen den arte. Guztiarekin ere, eskatutakoa jaso gabe inor gelditzen bada, hurrengo urtean hark izanen du lehentasuna.

Urte batean aurrerakinen funts hori, udaleko funtzionarioek aurkeztutako eskaeren kopurua dela-eta agortzen bada, hurrengo urtean handitzea negoziatuko da.

23. artikulua. Osasun laguntza.

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen Erabilera Bereziaren Osasun Laguntza Zerbitzuaren barnean dauden funtzionarioei, "Osasun Laguntzari" buruzko 186/2002 Foru Dekretua aplikatuko zaie (2002ko urriaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Kristalentzat ezarritako tarifaren 100eko 100 gehiagora bitarte ordainduko da, lente bifokalen kasuan.

Medikuak eta praktikanteak sortutako gastuen ehuneko 100 ordainduko da.

1992ko uztailaren 29ko eta 1982ko abuztuaren 26ko osoko bilkuretako akordioetako diru-izendapenak, joan-etorriak, egonaldiak eta bidai-sariak ordaintzeko diren horiek, urteko KPIren arabera gehituko dira. Bidai-sarietarako eskubidea eriarena da, baina laguntzailerik behar badu, harentzat ere izanen da kopuru bera.

Aurreikus ez daitezkeen arrazoiak direla medio, Iruñetik kanpo edo norbera bizi den herritik kanpo egonik osasun laguntza beharrezkoa bada, Udalak ordainduko ditu, Osasun Laguntzarako Funtsaren kontura, medikuaren ordainsaria eta klinikako egonaldiak sortutako gastuak, oso-osorik, baina ez besterik.

Fakturarekin batera, udalak ordaindu behar dituen gastuen ordainketa-eskaria aurkeztuko da, Osasun Laguntzarako Funtsaren kontura. Eskariarekin batera dagokion fakturaren fotokopia aurkeztuko da.

Ondotik aipatzen diren kasu hauetan gastuaren ehuneko 100 aurreratu ahal izanen da, faktura aurkeztu eta gero, eta dagokion tarifaren arabera.

Aurrerakina egiteko faktura ordaindu izanaren froga, berriz, gastua egin den hiruhilekoan aurkeztuko da, eta, bestela, aurreratutako zenbatekoa automatikoki deskontatuko da.

Odontologiako gastuetan, Nafarroako Gobernuak ordaintzen duen 100eko 60ari fakturaren ehuneko 30a gehituko zaio, eta "Laser bidezko ikusmen-zuzenketa" kontzepturako berriz fakturaren zenbatekoa 100eko 10az osatuko da.

Montepiokoak diren funtzionarioei hedatzea 2000ko abuztuaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako akordioko 22.2aren edukia (2000ko urriaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), lentillen zainketari dagokiona eta 2001eko martxoaren 1eko Osoko Bilkuran hartutako akordioko 5. puntua, "audifonoen zainketa" eta "plantilla ortopedikoak" aipatzen dituena.

2._Gizarte Segurantzan sarturik dauden funtzionarioen kasuan, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, "osasun laguntza" ordaintzeko eskaria aurkezten duen langile bakoitzari dagozkion tarifen % 90 itzultzea bermatuko da, eta ezkontidea ere sartzen da hor, baldin eta 30. artikuluaren 3. puntuan jasotako beharkizunak betetzen baditu.

Kontzeptu hauek administrazio-araubidean kontrataturiko langileei ere aplikagarri zaizkie, eta laguntza-eskaera sortu duen kausa gertatzen den urte naturalean lan egindako hilabete kopuruaren araberakoak izanen dira.

Ikusmen-zuzenketa laser bidez: ebaketaren kostuaren % 70 ordainduko da (Kontzeptu hori langile finkoentzat bakarrik da, eta ez zaio lotuko atal honetako lehen lerroaldean aipatutako ehunekoari).

24. artikulua. Bizi kalitatea, osasuna eta segurtasuna.

Lanpostuak aldatzen ahalko dira lanpostu batek inoren osasunari kalte egiten dionean, Gaitasunak eta Ezgaitasunak baloratzeko Unitateak adostasun txostena egin eta gero.

Jasotako txostenen arabera, Lehendakaritza Alorrak lekuz aldatu behar duen funtzionarioari kontsulta egin ondoren, lanpostu aldaketa proposatuko du, gero "Birkokapen Batzordeak" berretsi beharko duena.

Horretarako, "birkokapen batzorde" bat sortuko da: Administrazioaren ordezkari bat izanen du, eta Langileen Batzordean ordezkaritza duten sindikatuek beste bana.

55 urte betetzean, lan nekagarri, toxiko edo arriskutsuak egiten dituzten funtzionarioak beren gaitasunei egokiago zaizkien beste lan batzuk egiten hasiko dira, beren zerbitzuaren barnean. Lan horiek bigarren jarduerako lantzat joko dira.

Dagokion epaimahai medikoak horretarako aholkua ematen badu, 55 urte bete baino lehen hasiko dira funtzionarioak bigarren jarduerako lanak egiten.

Udalak bermatuko du udal funtzionarioek aholkularitza juridikoa edukiko dutela, halakorik eskatzen dutenean, eta aholkularitzaren beharra Udalean zerbitzu egitetik heldu diren arrazoiak sortu badute.

Lanerako ezintasun iragankorra, behin-behineko baliaezintasuna, aldi baterako ezintasuna eta amatasuneko baja gertatuz gero, soldataren ehuneko 100 jasoko da, kontratuak dirauen bitartean.

Lanean istripua gertatuz gero, soldataren 100eko 100 jasoko da, barne hartuz langileari, lan eginez gero, bere lan egutegiaren arabera egokituko litzaizkiokeen kontzeptu guztiak.

25. artikulua. Funtzionarioek E mailaren % 3ko laguntza ekonomikoa jasotzeko eskubidea edukiko dute, baldin eta beren seme-alabek ondotik aipatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen badituzte:

a) 18 urte beteta izatea baina 23 baino gutxiago izatea.

b) Funtzionarioarekin bizi izandakoak izatea.

c) Gizarte Segurantzan sekula alta eman gabeak izatea, edo langabezian egondakoak izatea.

d) Inolako dirusarrera ekonomikorik eduki gabeak izatea

Dena batean emanen da laguntza, aipatu baldintzak interesatuek egiaztatu ondoren. Inguruabar horiek urte osoan gertatu ez badira, zenbat hilabetetan gertatu diren, hein harexetan aplikatuko dira, laguntza jasotzeko eskubidea gertatzen den egunaren hurrengo hilabete naturaletik kontatzen hasi eta laguntza jasotzeko eskubidea bukatzen den hilera arte.

Funtzionarioek seme-alabak adoptatzen badituzte, jaiotzagatik eta amatasunarengatik ezarrita dauden onurak izanen dituzte.

26. artikulua. Eskubide sindikalak.

Indarrean den hitzarmen honen aplikazio eremuko funtzionarioek eskubidea dute beren enplegu baldintzak zehazten parte hartzeko, Legean finkatu bezala, beren ordezkaritza organoen bitartez.

Ordezkaritza organoak honako hauek dira: Langileen Batzordea eta sekzio sindikalak edo Batzordean ordezkaritza duten elkarteak.

Sekzio sindikalek beren afiliatuen ordezkariak dira.

Akordio honen aplikazio eremuan sartuta diren Enpresa Batzordeko kideek eta ordezkari sindikalek hogei orduko kreditua izanen dute hilabetean.

Estatutu indardunaren 82.9.d) artikuluaren arabera, Iruñeko Udaleko Langile Batzordeko kideek eta sindikatuen ordezkariek 40 orduko kreditua izanen dute hilean eta Haur eskoletako Langile Batzordeak, berriz, 20 ordu hilean.

Kreditu hori hiruhilean behin kontatuko da.

Langile Batzordeko kideek eta sindikatuen ordezkariek haietako batengan edo gehiagorengan metatzen ahal dituzte kreditutik dagozkien orduak, ordu metaketaren berri emanez gero eta nori dagokion jakinarazita.

Dagokien ordutegi kreditua alde batera utzirik, Iruñeko Udalean ordezkaritza duten sindikatuek ordu sindikalen poltsa bat adosteko eskubidea izanen dute, ordezkapen-eskubidea behar bezala betetzeko. Eskubide hori lurraldeko ordezkaritzari buruzko 83.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera beteko da, bai Estatu mailan eta bai Nafarroako administrazio publikoetan, autonomia-erkidegoaren mailan. Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoko 6.3c) eta 7.2 artikuluek aitortzen dute eskumen hori.

Horregatik, honako hau erabaki da:

1. Liberazio sindikal baterako behar diren kreditu orduak 120 izanen dira hilean.

Sindikatu bakoitzean legez ordu kreditua izateko eskubidea duten kideek baizik ez dituzte izanen ordu kreditu horiek.

Biltzeko eskubidea:

Langile Batzordeak eta erakunde sindikalek beren ordezkapen eremuko langileen batzarrera deitzen ahalko dute.

Batzarra lanaldian egin gogo bada, arau hauek bete beharko dira:

a) Batzarrak lanaldiaren hasieran edo bukaeran egin beharko dira. Salbuespenez, batzarrak lanaldiaren beste tarte batean egiten ahal dira, horrela kalte gutxiago egiten bazaio zerbitzuen ohiko funtzionamenduari.

b) Alkatetzak eman beharko du baimena batzarrak egiteko.

c) Baimena emanen da aipatu diren baldintzak betetzen badira. Salbuespenezko kasuetan izan ezik, batzarra egiteko baimena gutxienez ere 48 ordu lehenago eskatu beharko da. Kontrako ebazpenik ematen ez bada, baimena emantzat joko da; ebazpena batzarra egin baino 24 ordu lehenago gutxienez jakinarazi beharko da.

Batzarra Iruñeko Udalarena den egoitza batean egin nahi bada, aurreko atalean ezarri bezala egin beharko da eskaera.

Funtzionarioek, gehienez ere, 12 ordu dituzte hirulabeteko bakoitzean sekzio sindikalen batzar eta bileretan parte hartzeko, erakunde sindikalek deiturik, lanaldiaren barrenean.

Negoziazio Mahaiko, Batzorde Paritarioko eta antzekoetako kideek behar duten denbora izanen dute haietaz arduratzeko.

27. artikulua. Eritasun Koronarioen Klubekoa izateko kuotak sortzen dituen gastuen 100eko 75 ordainduko zaie bertan sartuta dauden funtzionarioei, dagokion urtea bukatu eta gero.

28. artikulua. Langileen maila-igoera.

Indarra duen araudiak horretarako bidea ematen duen guztietan, Udalak konpromisoa hartu du ondotik aipatzen diren lanpostuetako langileen maila-igoera egiteko.

2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorio ekonomikoak izanen dituzte 2000/03 hitzarmenean ontzat eman eta 2004an erabakitako mailaz aldatzeko deialdiek.

Udaltzainek 96/97 Foru Dekretuan ezarritako onuretan parte hartzeko eskubidea dute.

29. artikulua. Batzorde Paritarioa._Honako hitzarmen hau bete eta garatuko dela bermatzeko, Jarraipen Batzorde Paritarioa eratuko da, udal administrazioetako ordezkariek eta akordio hau izenpetzen eta negoziazio mahaian ordezkariak dituzten sekzio sindikaletako ordezkariek osatua.

30. artikulua. Akordio honen eta izan litzakeen garapenen indarraldia bukaturik, urte naturalka luzatzen dela ulertuko da, harik eta beste akordio bat lortu arte, bertan jasoko baita indarraldi berria.

1. ERANSKINA

Osasun Laguntzarako Funtsa, eurotan, Gizarte Segurantzako funtzionarioak

Osasun laguntza.

23.2. artikuluarekin bat, Gizarte Segurantzan sarturik dauden funtzionarioen kasuan, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, "osasun laguntzarako dirulaguntza" ordaintzeko eskaria aurkezten duen langile bakoitzari dagozkion tarifen 100eko 90 itzultzea bermatuko da, eta ezkontidea ere sartzen da hor, baldin eta 30. artikuluaren 3. puntuan jasotako beharkizunak betetzen baditu.

Gizarte Segurantzako araubidean sartuak diren langileei aplikatzeko tarifen 100eko 90ari dagozkion dirukopuru itzultzekoak, eurotan.

EUROS

O d o n t o l o g i a

1._AHO-DIAGNOSTIKOA

Azterketa klinikoak:

Hasierako aho-azterketa 16,23

Premiazko azterketa 16,23

Berrikuspenak 13,52

Erradiografiak:

E. periapikala 10,82

E. oklusala 10,82

Hegaleko e. 10,82

Ortopantomografia (panoramikoa) 32,45

Ertzeko e. (telerradiografia) 32,45

A.T.M.ren e. 32,45

Erradiografia sail periodontala(14) 48,68

Hortzen TAKa 48,68

Azterketa osagarriak:

Azterketa ereduak 16,23

Diagnostikorako argazki saila 27,05

Zefalometria 32,45

Txantxarretarako joera neurtzeko testa 21,64

2._ESTOMATOLOGIA PREBENTIBOA

Hortzetako profilaxia eta fluoreztatzeak:

Periodonto osasuntsuaren gaineko profilaxia (tartrektomia- garbiketa) 21,64

Fluor-ezarpen topikoa 10,82

Ahoko higienerako heziketa 10,82

Txantxarrak kontrolatzeko dieta plangintza 10,82

Tarte-euskailuak :

Finkoa, alde batekoa 64,91

Finkoa, alde bietakoa 86,55

Ken daitekeena (akrilikoa) 70,32

Zigilatzaileak:

Puntu eta fisurak zigilatzea (hortzeko) 13,52

3._ODONTOLOGIA KONTSERBATZAILEA

Konponketak (Obturazioak)-enpasteak:

Amalgama bakuneko k. (gainazal 1) I-III-V 32,45

Amalgama konposatuko k. (2 gainazal) II-IV 37,86

Amalgama konplexuko k. (berregiteak, MOD, atipikoak) 43,27

Konposite bakuneko k. (gainazal 1) 29,75

Konposite konposatuko k. (2 gainazal) 35,16

Konposite konplexuko k. (berregite handia) 40,57

Silikato-zementuz egindako k. 27,05

Behin-behineko k. 10,82

Euspen gehigarriko bernoa 8,11

Sustrai-barneko zutoinak 16,23

Hondarrak berreraikitzea (munoi artifiziala zutoinez zuzendua 54,09

Konpositez egindako ferulizazioak 54,09

Inkrustazioak/Aurrefabrikatututako koroak:

Urrezko inkrustazioak 108,18

Portzelanazko inkrustazioak 129,82

Konpositezko inkrustazioak 81,14

Premiazko prozedurak 16,23

Altzairu herdoilgaitzeko koroa aurrefabrikatua, behin-behineko hortzak 35,16

Altzairu herdoilgaitzeko koro aurrefabrikatua, behin betiko hortzak 35,16

Hortzen estetika:

Hortz biziak zuritzea 162,27

Hortz bizigabeak zuritzea (piezako) 64,91

Konpositezko azal estetikoak 54,09

Portzelanazko azal estetikoak 129,82

Berringuratze estetikoa 27,05

4._ENDODONTZIA

Mamiaren zuzeneko estaltzea 16,23

Mamiaren zeharkako estaltzea 10,82

Pulpotomia 32,45

Sustrai-hodiak tratatzea 0,00

Hodi bakarra (sustraibakarra) 54,09

Bi hodi (hagina) 70,32

Hiru hodi (hagina) 91,95

Lau hodi edo gehiago (hagina) 102,77

Birtratamentua:

Hodi bakarra 54,09

Bi hodi 70,32

Hiru hodi 91,95

Lau edo gehiago 102,77

Apikoformazioa (ikustaldiko): 32,45

Kirurgia endodontikoa:

Kirurgia periapikala 97,36

Sustrai-hodien ixte itzulgarria 97,36

Sustrai azaleko kirurgia 97,36

Sustraiak ebakitzea 97,36

Berrinplante intentzionala 108,18

Hezur barneko inplante endodontikoa 216,36

5._PERIODONTZIA

Hortz-azaleko azterketa eta diagnostikoa 70,32

Hortz-azaleko profilaxia (hortz-azal gaixotua) 32,45

Sustraiak karraskatzea eta leuntzea (laurdeneko) 48,68

Hortzoietako kuretajea 54,09

Hortzoi azpian agente kimikoak ematea (laurdeneko) 10,82

Agente desentsibilizatzaileak ematea 10,82

Gingibektomia edo gingiboplastia (hortzeko) 27,05

Gingibektomia edo gingiboplastia (laurdeneko) 54,09

Kirurgia mukogingibala (laurdeneko) 108,18

Hezurreko kirurgia (laurdeneko) 135,23

Zintzilikario-kirurgia, txertaketaz (laurdeneko) 162,27

Zintzilikario-kirurgia, mintzez (laurdeneko) 189,32

Zintzilikario-kirurgia, txertaketaz eta mintzez (laurdeneko) 243,41

Kirurgia, ehun bigunezko txertaketaz (laurdeneko) 162,27

Albeolo-gandorreko kirurgia periodontala (laurdeneko) 135,23

Injerto edo mintzen bidez egindako albeolo-gandorreko kirurgia periodontala (laurdeneko)

Tratamendu periodontalaren ondoko kontrola 16,23

6._Protesi mugikorra

P. osoa, akrilikoa (goikoa edo behekoa) 270,46

P. osoa, metalezko oinarria (goikoa edo behekoa) 324,55

P. berehalakoa, akrilikoa (goikoa edo behekoa) 270,46

P. partziala, akrilikoa (goikoa edo behekoa 216,36

P. partziala, metalezko oinarria (goikoa edo behekoa):

Pieza bakarreko oinarrizko egitura 135,23

Pieza berri bakoitzeko 43,27

Gain-hortzeria osoa 270,46

Gain-hortzeria partziala 270,46

Ehunak egokitzea 27,05

Konponketak:

Erretxinazko osatze bakuna 43,27

Apurtu edo galdutako piezak ordezkatzea 43,27

Atxikitzaileak jartzea 43,27

Piezak edo protesi partzialak eranstea 43,27

Oinarri berritzea 70,32

7._PROTESI FINKOAK

Erretxinazko behin-behineko koroa 27,05

Koroa akriliko osoa 108,18

Portzelanazko koroa osoa 162,27

Portzelana bereziez egindako koroa osoa 189,32

Koroa partziala (M. nobleak, kanpo) 97,36

Burdinurtuzko koroa (M. nobleak, kanpo) 97,36

Metal-erretxinazko koroa (M. nobleak, kanpo) 124,41

Metal-portzelanazko koroa (M. nobleak, kanpo) 173,09

Maryland zubia 243,41

Burdinurtuzko muinoia, sutrai bakarrekoa 64,91

Burdinurtuzko muinoia, sutrai ugarikoa 81,14

Koroak birzementzatzea 16,23

8._PROTESI MISTOA

Doitasun "attache" bakuna 81,14

Doitasun "attache" konplexua 108,18

Kofiak 64,91

Atxikitze-barra 108,18

Atxikitze-imanak 108,18

9._OKLUSIOAK

Azterketa oklusala 54,09

Tailaketa selektiboa 81,14

Deskarga-ferula 108,18

10._AHOKO KIRURGIA

Frenektomia 81,14

Kirurgia aurreprotesikoa 108,18

Koroa-esposizioa ortodontzia-trakziorako 81,14

Hortz trasplantea 108,18

Puntuak kentzea 10,82

11._AHO-INPLANTOLOGIA

Hezur ondoko inplanteak 378,64

Hezur barneko inplantea, hezurrean ez-integratua 378,64

Hezur barneko inplantea, hezurrean integratua 540,91

12._ORTODONTZIA

Azterketa eta diagnostikoa:

Ortodontzia azterketa osoa, diagnostikoa eta tratamendu plana 216,36

Tratamendua:

Ortodontzia tratamendu osoa, hortzeria mistoan hasita 1.622,73

Ortodontzia tratamendu osoa, hortzeria iraunkorrean 1.622,73

Disfuntzio tenporomandibularra edo kraneo-faziala 1.622,73

Hortzen mugimendu txikiak: 540,91

Ohituren kontrola 324,55

Tratamendu interzeptiboak. 324,55

Tratamendu ondoko estabilizazioa 216,36

BETAURREKOAK

Montura 64,91

Kristal esferikoak-SPH:

A 2,00 16,77

A 4,00 18,93

A 6,00 20,01

A 8,00 25,96

A 10,00 31,37

A 14,00 34,62

A 20,00 42,73

Kristal astigmatikoak-CYL:

2,00 a 2,00 20,01

A 4,00 22,72

A 6,00 28,67

A 8,00 31,37

A 10,00 36,78

A 14,00 42,73

A 20,00 49,76

4,00 a 2,00 28,67

A 4,00 33,00

A 6,00 36,78

A 8,00 45,44

Lentillak:

Lentilla gogorrak 135,23

Lentilla bigunak 83,84

Lentilla bigun tonikoak 173,09

Erabili eta botatzekoak (urtean) 129,82

Zainketa (urtean) 135,23

AUDIFONOAK

Estandarra 275,86

Entzumenaren galera, 100eko 70 345,10

Entzumenaren galera, 100eko 80 410,55

Moldea 22,72

Medikuntza alternatiboak

Mediku kolegiatuek egindako tratamentuak hartzen dira medikuntza alternatibotzat, tarifa hau aplikatzeko orduan:

_Fisioterapia, Elektroterapia: 3,24 euro saioko.

_Diatermina, Kiromasajea, Masajeak, Ultrasaioak, Interferentzialak: 2,16 euro saioko.

_Laser, Magnetoterapia: 5,41 euro saioko.

_Akupuntura, Akupresioa: 10,82 euro saioko.

Bestelakoak

_Foniatria eta logopedia-tratamentua: 10,82 euro saioko.

Gai ortoprotesikoak

Kostuaren eta Gizarte Segurantzaren dirulaguntzaren arteko aldea itzuliko da, dagokion portzentajea murrizturik.

2. ERANSKINA

Guardia lokalizatuak eta beste

2. eranskin honetan ageri diren dirukopuruek urtero izanen dute igoera, udal funtzionarioek beren lansarietan izaten duten portzentaje berdinekoa.

Herritarrari beti eta berehala harrera egitea bermatzearren, udal zerbitzuek xedatzen ahalko dute Iruñeko Udalaren zerbitzuko langileek guardia lokalizatuak egitea.

1. Udal langileek 2004an guardia lokalizatuan egiten duten ordu bakoitzeko, zenbateko hauek eskuratuko dituzte:

A Maila: 3,09 euro.

B Maila: 1,89 euro.

C Maila: 1,71 euro.

D eta E mailak: 1,37 euro.

Gaztigu baten ondorioz egindako zerbitzuen ordaina, lanpostuan egiazki egonda, aparteko orduetan izanen da.

2. Ez da halako guardiatzat hartuko lanaldi bitartean edozein gailuren bidez lokalizaturik egotea.

3. Guardia hori egiteko, Lehendakaritzako zinegotzi delegatuak onartu beharko du, alorreko zuzendariak proposaturik.

4. Kontzeptu horrengatik sortzen diren zenbatekoak ezin dira izan maila bakoitzeko hilabeteko sariaren 100eko 15 baino gehiago, salbu eta zerbitzuaren beharrak direla-eta sanferminetan guardia lokalizatuak egitera behartuak diren funtzionarioen kasuan; izan ere, horiek egindako guztien ordainsaria jasoko dute.

Eguna balioduna izan baina bulegoak itxita dauden egunetan, erregistro orokorra irekitzeak aparteko 5 orduren ordaina izanen du.

Ezkontzetan laguntzearen ordaina aparteko ordu bat izanen da ezkontza bakoitzeko, eta aparteko ordu bat egun bakoitzeko.

Epaitegira agertzeak, zerbitzu ordutik kanpora, aparteko 3 orduren ordaina izanen du.

Ordaina, langileak hautatzeko epaimahaietan egoteagatik

Eskuratu beharreko zenbateko finkoak, 2004an lan ordutegiaren barnean langileak hautatzeko prozedura oso batean parte hartzeagatik, egunean bateko muga izanen dutelarik, lanaldi horren barnean prozedura bat baino gehiago egiten direnean.

Hautatu behar diren langile motak: Langileak hautatzeko deialdi mota guztiak. Mahaiburua: 53,49 euro. Idazkaria: 62,38 euro. Mahaikidea: 53,49 euro.

Orokorrean ezarritako lan ordutegitik kanpora lan egiteak hautapen prozesuetan parte hartzeagatik, A mailako aparteko orduen ordaina izanen du, eta zenbatekoak gehieneko muga izanen du, alegia aparteko 10 orduri dagokiona.

Halaber, laguntzaileak hautapen prozesuetan parte hartu ahal izateko, Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzak onartu beharko du, eta aparteko orduak izanen dira haien sariak edo aparteko ordutan ordaina jasotzeko lanalditan, eta kasu horietan epaimahaikideek duten tratamentu berdina izanen dute.

2004an eta hurrengo urteetan Udalbatzari lagun egiteko segizioko kideei ordaintzeko sistemari eta zenbatekoei buruzko akordioa

1. Ondoko laukietan 2004rako lanpostuak eta zenbatekoak jarri dira.

2. Segizioko kideak udaleko langileak direnean, Udaletxeko atezainak zerrenda bat eginen du, nominaren bidez tramitatuko dena eta zenbatekoak PFEZaren atxikipenen menpe egonen direnak, jarraian ageri diren datuekin:

Udalbatzari lagun egiteko segizioko udal langileen zerrenda

Ondoko laukian ageri diren zenbatekoak ordaintzeko eskatzen da, 21/11120/120090 kontusailetik.

jauna Tinbal eramailea 71,12

jauna Mazolaria 42,67

jauna Libreaduna 42,67

jauna Libreaduna 42,67

jauna Galazko guardia 42,67

jauna Galazko guardia 42,67

Baturik guztira

Ekitaldi mota:

3. Segizioko kideak udal enplegatuak ez badira, udal langileentzako ez bezalako gastu baimena tramitatuko da. Hartan, izenen zerrenda sartuko da eta 100eko 2ko atxikipena PFEZagatik, behar bezalako tratamendu fiskala ematearren, eta justifikatu beharreko ordainketa eginen da, atezainak behar bezala beteko duena, ondotik adierazten den bezala.

ADOren tramitazioa (Baimentzea, Xedatzea eta Betebeharra aitortzea), ondoko laukian agertzen diren zenbatekoekin, osotara honenbeste baita: ............................. euro, 21/11120/120090 kontusailetik.

jauna Klarin-jotzailea 60,22 1,21 59,01

jauna Klarin-jotzailea 60,22 1,21 59,01

jauna Tinbal-jotzailea 60,22 1,21 59,01

jauna Santu. eramailea 28,12 0,56 27,56

jauna Santu. eramailea 28,12 0,56 27,56

Guztira

Bost Zaurien Funtzioan eta San Fermin egunaren bezperetan halako bi kobratuko dute turutariek, tinbalariek eta tinbal eramaileek.

3. ERANSKINA

Lanpostuak aldi batez betetzeko irizpideak

Aspaldi honetan aldi baterako egiten ari diren kontratazioen kopurua eta langileak hautatzeko edo kontratuei uko egiteagatik edo beste zerbaitengatik gertatzen ari diren arazoak ikusirik, beharrezkotzat jo da kontratazio mota hau orokorrean arautzeko irizpideak finkatzea.

Lehenik "Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako administrazio-araubideko langileen 2000-2003 urtetarako lan baldintzen gaineko Akordioak" agintzen duenari jarraituko zaio, Osoko Bilkuran 2002ko azaroaren 28an hartu baitzen eta 2003ko urtarrilaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Ordena, kontratatu beharreko izangaien zerrendetan:

1 Kontratazioetan lehentasuna izanen dute barne-deialdietako probak (Prestakuntza eta Hobekuntza) gainditu dituzten udal-langileak.

2. Udalak deitutako oposizioa gainditurik, hartan lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

Probak gainditu eta lanposturik gabe gelditutako gainerako zerrendak, kontuan harturik lehenak gainerakoen aurretik egonen dela, lehentasuna izanen dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hautatuen zerrenden aurretik egonen direla.

3. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez sortutako zerrendak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hurrenez hurreneko zerrendak zerrenda bakartzat hartuko dira, kontuan harturik lehenbizikoak lehentasuna duela hurrengoen aldean.

4. Jadanik kontratua duenari ez zaio beste kontraturik eskainiko, salbu eta beste lanpostu baterako beste zerrenda batean baldin badago:

5. Kontratazioei emandako ukoak

Kontratu bat onartzen ez duena zerrendako azkena jarriko da, bere ukoa justifikatu ezik.

Arrazoi justifikatuak hauek izanen dira:

_Langabezian ez egotea.

_Bajan egotea eritasunagatik.

_Interesatuak frogatzen dituen beste batzuk, Lehendakaritza Arloko Zuzendaritzak baliozkotzat jotzen baditu.

Kontratu proposamenari uko egiteko bidea eman zuen arrazoia bukatu ondoko hamabost egunetan, interesatuak idatziz jakinaraziko dio bere egoera berria Langileria departamentuari, eta une horretan hasiko da kontratu berriaren eskaintza jasotzeko eskubidea.

6. Irizpide hauek akordioa sinatzen denetik aplikatuko dira. Zerrenda guztiek gehienez ere 5 urteko indarraldia izanen dute.

7. Zerrenda guztiek gehienez ere 5 urteko indarraldia izanen dute, Prestakuntzakoa eta Hobekuntzakoa izan ezik.

8. Musika Eskolako irakasleei agokienez, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrarekin egindako akordioaren arabera orain dagoen sistemari eutsiko zaio.

9. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere araudien arabera egiten ahal ditu hautapen-prozesuak, baldin eta betebehar orokorrei eta hautagai diren lanpostuen gainerako baldintza orokorrei men egiten bazaie. Kasu horretan, Udal administrazioko teknikariek zuzenean edo laguntzaile gisa parte hartzen badute, Langile Batzordeko ordezkari batek ere parte hartuko du nahitaez.

4. ERANSKINA

Prestakuntza plana 2004/07

1. Udal enplegatu guztiek dute INAPek antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeko aukera, ikastaroen programa osoa beren etxeetan jasota.

Lehendakaritza Alorretik NAPIrekin harreman iraunkorra izanen da, udaleko langileei prestakuntza-ikastaroetan eta prestakuntzaren arloan hobekuntzak eskaintzen dituen beste edozein ekimenetan parte hartzeko ahalik eta erraztasun handienak ematearren.

2. Informatika gaien gainean, ANIMSAn arlo hori daraman prestakuntza departamentuak ikastaroak ematen ditu zerbitzu guztien premiak ase beharrez.

3. Euskararen Prestakuntza Plana. Langileek euskara ikasteko udal programaren barnean, bi ikastaro mota daude, trinkoak eta arruntak.

4. Iruñeko Udalak Prestakuntza Jarraituaren Planeko ikastaroak eskaintzen ditu eta horietariko batzuen antolakuntzan parte hartzen du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batean. Urte bakoitzeko planak prestatzeko, NUKFari igorri behar dizkiogu ikastaroak antolatzeko jasotako eskariak, zer gaitarako diren adieraziz.

Orobat, esandakoaz gain, Iruñeko Udalak 131.000 euroko gastua aurreikusia du prestakuntza arloan, udaltzain sartzeko prestakuntza ikastaroetako. Alorrek badute eskua prestakuntza-ikastaroak antolatzeko beren eskumeneko gaiei buruz, eta kasu horretan zer gastu izanen den aztertu beharko dute.

5. Oro har, udaleko langileei baimena emanen zaie plan honetan jasotako prestakuntza-ikastaroetara joateko, zerbitzuaren beharrak betetzen badira.

Zerbitzuaren beharrengatik edo bestelako arrazoiren batengatik ikastaro batera joateko baimena ukatzen bada, arrazoiak eman beharko dira, txosten bidez.

5. ERANSKINA

Pizgarrien araudia

1. Aurrerakinak arruntak eta bereziak izan daitezke.

2. Aurrerakin hauek, interesik gabe itzul daitezkeenak, funtzionario jardunekoek, erretiroa hartuek eta pentsiodunek eska ditzakete.

3. Aurrerakin arruntak.

Gastu arruntak dira:

A) Zaharberritze lanak, ohiko etxebizitzan egiten badira.

B) Ohiko etxebizitzako altzariak berritzea.

C) Familiako egoera kritikoak, hala nola ezkontzak, dibortzioak, banatzeak, bataioak, jaunartzeak.

D) Etxebizitza aldatzea lanbide arrazoiengatik, Udalak eskatuta.

E) Etxea utzaraztea, eskatzailearen ohiko bizilekua bada.

F) Bidaiak, Iruñetik kanpora azterketak egin behar izateagatik, behar bezala justifikaturik.

4. Aurrerakin arruntak.

Aurrerakin bereziak dira:

A) Ezbeharrak, hala nola suteak, lapurretak, uholdeak, etab., ohiko etxebizitzan edo bertako ondasun higigarrietan kalte egiten badute.

B) Familiako egoera kritikoak, hala nola lehen mailako jendakien heriotza, etab., haien gastuak 1.500 euro baino gehiago badira.

C) Etxebizitza bakarra erostea, eskatzailearen bizitegia izanen dena, salbu eta zerbitzuen beharrak direla eta Udalaren etxebizitza bat okupatzen ari bada.

D) Gastuak altzarietan, eskatzailearen etxebizitza berrirako badira.

E) Etxebizitza bakarra erosteko maileguen amortizazioa, amortizazioa eta interesak batuta hilean 150 euro baino gehiago egiten badu.

5. Aurrerakinak arruntak badira 2.100 eurokoak izanen dira, eta 3.000 eurokoak, berriz, bereziak. Kasu berezi eta apartekoetan handitzen ahal dira.

6. Aurrerakin eskaera Langileria Departamentuan aurkeztuko da, hura bermatzeko egiaztagiri guztiekin batean.

7. Aurkezten diren eskaera guztiak funtzionarioen Langile Batzordera igorriko dira, aginduzko txostena egin dezan. Bost egun iraganda erantzunik gabe, aldekotzat joko dira.

Orobat, batzorde honek izanen du emandakoen eta ukatutakoen berri.

8. Dirua zertarako eskatu den, harexetan erabili dela frogatzen ez bada hiru hilabetean, nomina atxikiko da aurrerakina kitatu arte, zenbat eta legez izan daitekeen gehiena.

9. Aurrerakina eman ondoko hiletik aitzina itzuliko da dirua, nominan 100eko 12 deskontatuz funtzionarioaren soldata garbitik edo eskuratzen duen pentsiotik, kasua hala bada, eta hala eginen da osoki kitatu arte behar den denboran.

10. Ez da aurrerakin arruntik eskatzen ahalko lehenago emandakoa osoki itzuli ez bada.

Arau osagarriak

Halakoren batean aurrerakinak ematea geroratu behar bada dirurik ez izateagatik, eskariei erantzuterakoan lehentasun ordena hau izanen da:

Aurrerakin arruntetan:

A) Aitzineko bi urteetan beste aurrerakinik hartu ez duten eskatzaileak.

B) Bi urte lehenago aurrerakinik hartu bada, eskariaren data hartuko da kontuan.

Aurrerakin berezietan:

A) A eta B kasuetan jasotako kasuek izanen dute lehentasuna.

B) Gainerako kasuak: C, D eta E.

Eskatzailea hilez gero, ezkontideak edo pentsiorako eskubidea duten aurrekoek edo ondorengoek bereganatuko dituzte eskubideak eta betebeharrak.

Negoziazio mahaian ordezkaritza izan eta beren ordezkariaren sinadurekin batean ondotik agertzen diren sindikatuek oniritzia eman diote honekin batera doan proposamenari, 2004ko abenduren 29an egindako bilkuran. Honako hauek sinatua: Sindikatuen izenean, AFAPNA, Julián Basterra García. CC.OO.: Ignacio Pascual Ilzarbe. SPMP: Ramiro Olagüe Echarte. UGT: Jaime Ayestarán Uriz. Administrazioaren izenean: José Iribas Sánchez de Boado (Lehendakaritzako zinegotzi delegatua) eta Juan José Unzué Gaztelu (Funtzio Publikorako zinegotzi berezia).

Iragarkiaren kodea: F0502320