34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

292/2005 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, meategi iraungiak erregistratzeko lehiaketarako dei egiten duena.

Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legeko 39. artikuluko 2. idatz-zatian xedatzen da ustiatzeko baimena, ikertzeko baimena edo ustiatzeko emakida iraungitzean edo erreserba kentzean, lurra ezin da erregistratuko 53. artikuluan aipatzen den lehiaketa gertatu arte.

Departamentu honetako Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ondoren aipatzen diren meategien erregistroak iraungitzat jo ditu. Beraz, lurrak libre gelditu dira. Zenbakia, izena, eremua, baliabidea eta udalerria aipatzen dira.

3006; C.E.; "San Gillermo"; 20 P.; Gema-gatza; Obanos.

3117.1; C.E.; "Erreniegako Ama Birjina"; 3639 P.; Gatz potasikoak; Galar eta beste.

3285; C.E.; "Adios";18 C.M.; Gatz potasikoak; Adios eta beste.

3306; P.I.; "Apurtxi"; 19 C.M.; C) atala; Baztan eta Bertizarana.

3317; P.I.; "Lizarra"; 48 C.M.; C) atala; Deierri eta beste.

3327; P.I.; "Carlos"; 33 C.M.; C) atala; Tiebas Muru Artederreta eta Untzue.

3329; P.I.; "Solborro"; 73 C.M.; C) atala; Baztan.

3329.1; P.I.; "Solborro bis"; 8 C.M.; C) atala; Baztan.

3334; P.I.; "Aritzala"; 56 C.M.; C) atala; Deierri eta beste.

3348; P.I.; "Artarraga" 15 C.M.; C) atala; Artaxoa.

3351; P.I.; "Itza"; 90 C.M.; C) atala; Itza eta beste.

3375; P.I.; "Ortzantzurieta"; 51 C.M.; C) atala; Orbaitzeta eta beste.

3382.1; P.I.; "Urbasa"; 204 C.M.; C) atala; Urbasa eta Andia.

3385; P.I.; "Etulain"; 16 C.M.; C) atala; Anue eta Odieta.

3390; P.I.; "Arantza"; 40 C.M.; C) atala; Arantza eta Igantzi.

3400; P.I.; "Arakil"; 63 C.M.; C) atala; Uharte Arakil.

3403; P.E.; "La Plana"; 306 C.M.; C) atala; Lizarra eta beste.

3423; P.I.; "El Rincón"; 21 C.M.; c) atala; Aranguren eta Noain.

3425; P.I.; "Aranbeltz"; 4 C.M.; C) atala; Ziordia.

3431; P.I.; "Malkorra"; 228 C.M.; C) atala; Leitza eta beste.

3433; P.I.; "La Viñeza"; 30 C.M.; C) atala; Murillo el Fruto.

3434; P.I.; "Antzabal"; 12 C.M.; C) atala; Baztan.

3441; P.I.; "Udei"; 10 C.M.; C) atala; Leitza.

3442; P.I.; "Aginaga"; 64 C.M.; C) atala; Arakil eta beste.

3449; P.I.; "Pilar" ; 21 C.M.; C) atala; Erroibar eta Baztan.

3468; P.I.; "Errezu"; 4 C.M.; C) atala; Deierri.

Horregatik, Meategiei buruzko Legeko 53. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 72. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, 2003ko uztailaren 14an eman eta urte horretako 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen azalpen-zatian aipatzen diren meategiak erregistratzeko lehiaketa publikorako dei egitea.

2. Eskabideak abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Meagintzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorreko 72. artikuluan eta azaroaren 5eko 54/1980 Legeko 11. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriko dira eta departamentu honetako Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, edo bestela 2002ko ekainaren 24an eman eta abuztuaren 7an, 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren bulegoetan edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoarei eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegeotan, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Lehiaketaren xede diren meategietarako eskubideen kokaguneei buruzko datuak Industri Segurtasuneko Zerbitzuan daude interesatuen esku, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1eko eraikineko 5. oinean, 8:30etik 14:30 arte.

3. Lehen aipatu den epea bukatzen denetik zazpi egun pasatzen direnean, horretarako osatuko den Mahaiak eskaintzak irekiko ditu.

4. Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2005eko otsailaren 23an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0503623