I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
421/2005 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Hematologia Laborategirako produktuen hornidura 2005erako kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona (APRO 12/2005 lehiaketa publikoa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:
_Kontratuaren xedea: 2005. urterako, Nafarroako Ospitaleko Hematologia Laborategirako produktu batzuen hornidura kontratatzea (APRO12/2005 lehiaketa publikoa).
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 654.700 euroko gastua, BEZa barne.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.
Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2005eko martxoaren 7a.
Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.
_Proposamenen aurkezpena: 2005eko apirilaren 28ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2005eko maiatzaren 30ean.
Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.
Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazio hau arautzen duten agirietan agertzen dena: 1. eranskina.
Iruñean, 2005eko martxoaren 3an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0503916