34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

417/2005 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalean transformazio zentro berria egiteko lanetarako gastua baimendu (OB2/2005 lehiaketa) eta prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa bidez esleitzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalean transformazio zentro berriko obrak eginen dituen enpresa hautatzea (OB22/2005 lehiaketa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

_Aurrekontua: 1.485.660,46 euro.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguan ageri direnak.

_Proposamenen aurkezpena: lizitazio-iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural iragan arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: epea amaitu eta biharamunetik hasita hogei egun igarota, eguerdiko hamabietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

_Klausula administratibo partikularren agiriak lizitatzaileen eskura daude Interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos (departamentuaren kontratazioetan sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 848 428800 telefonoa, 848 428894 faxa. Proiektua Tucán liburu-dendan dago (Irunlarrea kalea, 25, Iruña. Telefonoa: 948177335, faxa: 948196389).

_Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak esleipen-hartzaileak ordaindu beharko ditu.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2005eko martxoaren 2an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0503915