34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M U T I L O A B E I T I

UO2MB unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa hasiera batez onetsita

Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen martxoaren 9an, UO2MB unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren aldaketa hasiera batez onesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legeko 168. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek ikusi ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, 2005eko martxoaren 10ean._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0504103