34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

UA-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua (BBBPBeko 1. sektoreko 132. etxe saila). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko otsailaren 15ean egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik UA-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua (BBBPBeko 1. sektoreko 132. etxe saila), Estudio Contable BCH, S.L.k sustatua, 2004ko urriaren 14ko data duena (erregistroan 3877 sarrera zenbakia), UA-3 unitateko finkak elkartzeko, berriz zatitzeko eta sortzen diren lurzatiak adjudikatzeko.

Ikusirik espedientean diren txostenak, espedientea aztertu den Hirigintzako batzordeetan emandako irizpenak eta Jarraipen eta Kontrol Batzordeak egun honetan berean emana, hau erabaki da:

Lehena._Hasiera batean onestea hirigintzako hitzarmen hau: UA-3 unitatea (BBBPBeko 1. sektoreko 132. etxe saila) garatzearen ondorioz aprobetxamendutik Udalari dagokion % 10 dirutan lagatzeko hitzarmena, Estudio Contable BCH, S.L.k sustatua.

Bigarrena._Hasiera batean onestea UA-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua (BBBPBeko 1. sektoreko 132. etxe saila), Estudio Contable BCH, S.L.k sustatua, 2004ko urriaren 14an aurkeztua, baina baldintza honekin: agiria behin betikoz onetsi ahal izateko, behin-behineko likidazioaren kontuaren atala zuzenduko da, aprobetxamendutik Udalari dagokion % 10aren kalkulu berria kontuan hartuta, espedientearekin batera dagoen hitzarmenean baitago.

Hirugarrena._Birzatiketa batzordearen Estatutuak onestea.

Laugarrena._Hirigintzako hitzarmena, borondatez birzatitzeko proiektua eta birzatiketa batzordearen Estatutuak hasiera batez onesteko erabakia jendaurrean edukitzea hogei egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udalaren iragarki oholean eta prentsan.

Bosgarrena._Erabaki hau jakinaraztea interesatuari, Hirigintza Alorrari, Kontu hartzailetzari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioetarako.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2005eko otsailaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0503773