34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

412/2005 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako osasun material suntsigarriaren hornidura 2005. urterako kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona (APRO 94/2005 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: APRO 94/2005 lehiaketa publikoa kontratatzea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako osasun material suntsigarriaren hornidura 2005. urterako.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 336.509,92 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2005eko martxoaren 3a.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko apirilaren 25era arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2005eko maiatzaren 25ean.

Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.

Agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazio hau arautzen duten agirietan agertzen dena: I. eranskina.

Iruñean, 2005eko martxoaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0503764