34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betikoz onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.3 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Elena Carrillo Mateo andreak sustatu duena, Imarkoaingo Kontzejua kaleko 31ko C lurzatian

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko martxoaren 1ean egin bilkuran, bertan zeuden guztiek aho batez hala iritzita, erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.3 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Elena Carrillo Mateo andreak sustatu duena, betiere txosten teknikoko nahiz zuzenbide alorreko txosteneko zehaztapenak kontuan hartuz. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorriko da.

Noain-Elortzibarren, 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0503650