II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN (ELORTZIBAR)
Behin betikoz onetsirik kale Berriko 8ari dagokion xehetasun azterlana (Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 2. eremuko U.E. 2.9 exekuzio unitatean katastroko 12. lurzatia), Dionisio Angel Iriarte Ruiz jaunak sustatu duena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko martxoaren 1ean egin bilkuran, bertan zeuden guztiek aho batez hala iritzita, erabaki zuen behin betikoz onestea kale Berriko 8ari dagokion xehetasun azterlana (Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 2. eremuko U.E. 2.9 exekuzio unitatean katastroko 12. lurzatia), Dionisio Angel Iriarte Ruiz jaunak sustatu duena. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorriko da.
Noain-Elortzibarren, 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0503649