34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A I Z P U R G I

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da Aizpurgiko Kontzejuko bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Aizpurgi, Racas Bajo, Burzanosko fazeria.

Aizpurgin, 2005eko otsailaren 14an._Kontzejuko burua, Carlos Equiza Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0502602