34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzetik salbuetsita 2004ko uholdeetan kaltetutakoak

Fontellasko Udaleko alkateak 05/2005 Ebazpena eman du 2005eko otsailaren 8an. Hona hemen:

"Ikusirik: 9/2004 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitatean 2004ko irailean gertaturiko uholdeek kaltetutakoen aldeko neurriak ezartzen dituena.

Kontuan hartuta: 2/2005 Foru Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, urriaren 20ko 9/2004 Foru Legean aurreikusitako lurraldearen gaineko kontribuzioaren salbuespenak onartzeko eta behar den ordaina eskatzeko prozedura ezartzen duena.

Kontuan hartuta: uztailaren 15eko 220/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa.

Eta ikusirik alkatetza honen eskumenak.

EBATZI DUT:

Hilabeteko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, 2004ko iraileko uholdeek kaltetutako subjektu pasiboek eska dezaten 2004ko lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzetik salbuetsiak izateko onarpena, eta, kasua bada, sartutako dirusarrerak itzul dakizkien.

Fontellasen, 2005eko otsailaren 8an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0502567