34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M A R T Z I L L A

Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehekatuko determinazioak). Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2005ko otsailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (antolamendu xehekatuko determinazioak): San Bartolome kalearen 10eko eraikinaren deskatalogazioa, María Plu Fabo Malo andreak sustatua, Tomás Muñoz Elcuaz teknikariak prestaturiko agiriari jarraikiz (EHAEOak 2004ko abenduaren 13an ikus-onetsia), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluak (79.3 artikuluak igorrita) xedatzen duenarekin bat.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta, eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Martzillan, 2005eko otsailaren 4an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0502465